inprimatu
Tristura
Izenburua:
Tristura
Sinadura:
Garaiko Jaun
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garaiko Jaun

Argitalpena:
Ttu-ttuá.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
0,5/0,6.zk.
Orrialdea:
12

Tristura

 

Garaiko Jaun

 

 Biolinaren antza

 hartu diot

 ene buruari,

 melodia triste bat

 atera nahian nabil,

 negarra hitz

 bihurtu nahian,

 bainan

 biolin soilaren antzera

 ene malkoak

 neuk irentsiko ditut,

 inor ez bait dago

 stradibarius zahar hau

 jotzeko,

 ta azkenez

 melodia

 malkotan nahasturik

 irtengo da barnetik,

 inork ez du entzungo

 arropetan zehar labanka

 joango da

 beren pixuaren pixuaz

 lurrera

 ta ez dut sinesten

 landare berrien hazi

 izango denik,

 malko soila

 biolin soila bezala

 deuseztatzen joango da.

 

 


inprimatu