Nikaraguari omenaldia
Lasa Alegria, Amaia
TROPIKOA
Tropikoko euria
amaierik gabeko ura
beroa bezala
kizkaltzeraino beroa
itotzeraino euria
Ez dago erdi biderik
maitasunak ez du eragozpenik
sufrimenduak ez du gupidarik
infinitu kolore du
tropikoko xorien lumak
infinitu gorri
bere eguzkiak
eta
ilargiak gezurra dirudi
Loreen nektar gorrian
hasetzen dira bihotzak
amodioak estitasunez betetzen.
Tropikoan
bizitzak harria dario
bihotzak du beroa
ez dago atsed
Euria ari du tropikoan
urak ez du amaierik
xoriak kantari
koloreak dizdiraz
eten gabe ari du
euri beroa
grinaz betea.
***
Gosez hil zara
bakar bakarrik
hospital handi bateko
gela hestu batean
Itsasoak
zeharkatu ditugunean
Hodeiak
gureganatu ditugunean
ilargia
menderatu dugunean
Bakar bakarrik
hil zara
gosez
Julio Verne-ren
ametsak
egi bihurtu diren
mundu hontan
Gosez hil zara
bakar bakarrik
bederatzi urtekin
|