inprimatu
Christmak
Izenburua:
Christmak
Sinadura:
Bitoriano Gandiaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gandiaga, Bitoriano

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/6
Orrialdea:
87-96

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Zezen larrua, [XLVI-L]

 

Espriu, S.

 

 XLVI

 

 Batzutan beharrezko eta nahitaezkoa da

 gizon bat herri bategatik hiltzea,

 baina sekula ez da hil behar herri guzia

 gizon bakar bategatik:

 oroi zazu beti hau, Sepharad.

 Egin elkarrizketarako zubi segurak

 eta ahalegindu ulertzen eta preziatzen

 zure semeen orotariko arrazoi eta hizkuntzak.

 Euria erori dadila ziri-miri alorretara,

 eta haizea igaro esku idekia bezalatsu,

 leun eta ari zelai zabaletan.

 Sepharad bizi bedi eternitatez

 ordenaz eta bakez, lanean,

 hain zaila den merezimenduzko

 libertatean.

 

 XLVII

 

 Legean eta paktuan

 beti gordeko duzula,

 elkarrizketa gogorrean

 zure mailakoekin,

 eraikiz jauretxea geldiro

 zure lanez,

 jaso etxe berria

 orubean

 izenez deitzen diozunean

 libertatea.

 

 Eta zu, oraingo egunetako gizon

 Sepharad-en,

 ez zazula gehiago bizi heriotzarik

 holdarkerizko bakez,

 arriska zaite salbaltzera

 zure gaitzetik.

 Nabiga itzazuz itsas ekaitzak,

 tximist diztirak argirazirik.

 Babes-portutik urruti

 esperantzaren uretan

 garbituko duzu

 odol guzia

 hain zapaldua den

 zezen larru horrena.

 

 XLVIII

 

 Bizi zara eta ez zenduke nahi arriskuan sentitzerik:

 hain agindua seinalaturik arkitzeaz beldurrez

 itsas libre zabaletik doan bidetik

 heriotzaren ibar seguru hartara.

 «Bizia» esan duzu, «arriskua» esan duzu,

 eta hori errepikatzen zenuen alperrik hitz berdinekin.

 Ez entzun oraindik hiru burudun zakurraren zaingarik,

 gaueko kantarik, zikiratuen barrerik

 inoiz ezer izaterik opa ez dizutenez

 zeu zaren zu, zu soilik, bakarti

 gizon -beste gizonik gabe- zure egiaz.

 Pentsa, lan, borroka eta sufritu Sepharad-egatik,

 euri eta bisuts pean, tximistaren itsas alaian.

 Zeren beti izango duzu arriskutik ihes egiteko aukera

 eta aurtzaka ziloari irabazi portuko tristura.

 

 XLIX

 

 Utz zikiratuen koipea eragiten barre antzuetatik

 eta gelarazi nekatzen zaituenean, ukabila itxirik.

 Zeren, zu gizona zara, gauza guzien neurri zaharra,

 eta nekez bila zezake goragoko duintasunik

 begiek so eginaz konprenitzen duten munduan.

 Etsipenduko zaituala, zer gaitz ez dute jasango,

 ontzat ematen badituzu denbora eta heriotza eta zerbitzu

 ohorea, betieroko lege jatorren aginduak?

 Lausengu arbuiagarriz, sariz eta irabaziz,

 lan egin zazu ahaleginez Sepharad izan dadin

 beti jaun gorena, inoiz ere ez ikaraturik menperatua.

 Eta zure gauaren ataurrera iristen zeranean,

 itzultzerik ez duen bidea bukatzean,

 honako hau soilik esaten jakin dezazun: «Eskerrak bizitzearren...

 

 L

 

 Arriskua zabalki itsaibiliaz,

 begiek aurkitzen jakin dutenean

 ekaitz barnean baretasun handia

 itsasoaren isilpean, eta bidea idekitzen diogu ontziari

 arriskuaren azken uretatik,

 jadanik ez da tristea

 gure itzuleraren portu

 baketsua

 lortzea gauaren sarreran.

 Eta gero, lehor maitatuan, iristen gara

 hautsez bihotzean erroturik hazten den

 arbolara arte

 gauza guztien azkenez,

 eta bidea amaitzen dugu.

 


inprimatu