Luzifer
Baez, Josu
Neke,
lan eta
Nola?
Nola arraio?
Nolabait,
nolabait azaldu.
Apurtu!
Zer?
Galderak?
Ez al duk aditzen?
Itsua,
madarikatua.
Ikusiezinak,
gezurrak,
biraoak,
hireak dituk.
Ene Jainkoa,
non zaude?
Errua,
alua,
hi haiz galdua,
Luzifer!
Hainbat aldiz ikusi haut...
Bai,
ustela,
Ahi ximela!
Ah!
amorrua,
hilko haut!
Aurki!
lastoa,
etsaia,
arima galdua,
simaurra,
ijitua,
lokatza.
Kontuz!
argi!
zutik negok!
Ikusten al nauk!
Madarikatua!
Besteren ezbeharrak
pozten hauna.
Nagia eta okerra,
lotsarik ez dukana,
besteek zapaltzen ditukana,
adar oker,
sasia,
gaizto eta sugarra.
Hi erreko haut,
pizti ziztrina!
Makala!
Gaiztakeri eranskorra,
ximua,
belar txar,
uztago,
elbarria,
tripamiņa,
osasun galdua,
errea eta etsia,
mindua.
Gatzagi faltako,
esne ozpindua,
gaizki hazia,
buru gabea.
Ah! hau nazka!
izkuta hadi,
usaina haundia,
lotsagarria,
Judas,
basamortu ikaragarria!
Luzifer,
ez al dituk haintzakotzat har?
hiretzat denak,
ez beste inorentzat.
|