Gaitza
Baez, Josu
Negarrez,
samiņez,
nola ez?
orduan ere, hi
hi azaldu behar
hain eranskorra.
Gaitza,
badirudien nigan itsasitako landare sestraka.
Ni ezagutzera etorri hintzela;
hori ez baiņa,
nere zauria haunditzera.
Gaitza,
nere esteak zimeltzera,
nere prakak sistu;
Hortara.
Etsaia,
mamirik ez dukana.
Gaitza,
geza hiretazat nekeza,
batereza.
Hiretzat ezetza,
geza hiretzat mikatza,
pozik eza.
|