inprimatu
Zezenak egunsentian
Izenburua:
Zezenak egunsentian
Sinadura:
Gabriel Aresti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
104

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bitina bat arratsaldean

 

Aresti, G.

 

 Ortuetako abere artean,

 bat dago guztiz ederra.

 Dotorezian dirudiena,

 mahats arteko eperra.

 Baldin itxuraz ederra bada,

 usainez berriz okerra.

 

 Eguerdiko bero pisutik,

 pasata gero aberea.

 Gorri bizitik zuri minera,

 ezagutu ta morea.

 Modu tristean aldatzen zaio,

 erruz bere kolorea.

 

 Azken orduko bitina motza,

 ederra zinen goizean.

 Kiratsa zeunkan ema-sabelak,

 jaurtiki zinduenean.

 Urrin bigunez ito zintezen,

 alperrik arratsaldean.

 


inprimatu