Negargarria!
Iturbe Balda, Martin
Bizitza lurtarraren
albiste itoa
ezin ulertu
izan dut egundaiņo.
Haur txikiak,
-aingeru erneak-
negarrez
uzten du
amaren sabeleko
kabia beroa.
Garraisi-minez
egiten dio
munduari
aurren-agur
estua.
Gizon elduak,
heriotzaren altzora
erortzean,
malko-iturria
besterik
ez du sortzen
bere inguruan.
Zergatik ote da
hain gordina
bizitzako ezpata?
Nork erabaki du
gizakien
egunsentia
negar-orratz
izan dadin?
Izarrek ez didate
galdera
zorrotz hauentzat
erantzunik
eman.
Ez dut entenditzen!!!
Jarrai dezadan
negarrez!!!!!!
|