Itsasoari
Iturbe Balda, Martin
Kantauri itsasoa!
Zauri zuriz
bedeinkatua
daramazu
ur-azal
urduria!
Zenbat euskal seme
dituzu,
-esaidazu-
zure
sabel hotzean
gordeak?
Zuk besarkatzen duzun
lur mardulean jaiotako
seme saiatuek
ez dute urratu nahi izan
hain zurea zaizun
ur-amets pestalaria!
Zergatik bete dituzu
hainbeste sukalde
alargunez
eta
umezurtzez?
Euskal-lurretako
biztanle paketsuen
beso luzea
ibai oihutan onar ezazu!
Atzerritarrek urratzen badizute
zure altxor-kutxatila,
herbestearrak badira
zure zelaien mugatzaile,
ez zaitez aserretu
senide gatzaizkizun hauen aurka.
Merezi duenari
zigorra ematea
ez dizugu guk
galeraziko!!!!!!
|