inprimatu
"Altzak ez du bihotzik"
Izenburua:
"Altzak ez du bihotzik"
Sinadura:
Martin Iturbe Balda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturbe, Martin

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
76

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aldaketa

 

Iturbe Balda, Martin

 

 Aldaketarako orroak

 lehertu dira

 auzoko itsaso

 zabalean.

 Ahoa afarrez beterik

 darama,

 aserre-giroa

 ukatu nahi ez duen

 putzu agorgaitzak.

 Alda beharraren zorra

 besteren baratzetik

 ordain nahi dute

 aldakaitz jaio diren

 seaska aberatsetako

 landare zimelkorrak.

 Gurean,

 zakurrak bakarrik

 aldatu dira.

 Larru beraz

 jantziak diraute,

 baina

 lepoko

 larru-ugala

 pitxi berrizkoa dute.

 Garbiago zaunkatzen

 ikasi dute,

 hori bai!!!!

 Etxeko ateak

 aldatu egin ditut nik.

 Sarrail berriak

 txertatu dizkiet.

 Gure auzo paketsuan,

 lapurrak,

 gutxi izatetik

 ugariago izatera

 aldatu baidira!!!!

 


inprimatu