Heriotza
Iturbe Balda, Martin
Heriotzaren ezpata
ate-atzean gorderik
zelatari dago.
Iņozoa dirudi
heriotzak.
Gordiņa da,
ordea,
bizi-kentzaile den
mamutzarra.
Itsua da
heriotza!!!
Landare
berrien
ametsak
lurperatzea
zaio atsegin.
Ume
errugabearen
negar-zotiņak
ez du
errukirik
ernetzen,
amaren
arnasa
lurpera
daraman
etsaiaren
bihotzean.
Kantu
iluna
eskeiņi dio
olekariak
heriotzari!
Nork
maita lezake
ARESTIAN
LIZARDI
loredun
zitzaigun
zuhaitzondo
orlegia
kimatu digun
aizkora?
Lore berriz
zelai osoak
margotzen zituen
esku trebea
zimelduta
utzi digu
udaberriaren
atarian!!!!
Heriotzak
ez du, hala ere,
arnasa
guztia
iresten!
Zuhaitzondo
aberatsaren
sustrai
emariak
lurrari
itsatsiak
diraute
euskal baratza
argitsuetan!
Haize berritara
lehertzen
doa,
azken-arnasa
heriotzak
ebatsi zion
abeslariaren
oihu
hilezkorra!!!
Harresi berriz
mugatuak
agertu dira
haize pitzatuen
besoetan,
lizar-keinu
eleberrituak!!!!
|