Agintzen dizugu, Asturias
Valdes, Xuaquin
Eskainiz nator, beldurrik izan ez dezazun,
guziok kezkati laguntzen zaitugu,
zure erraietatik sortuak garenez,
zure ibar, itsas-hegal eta mendien
naturazko izatez heziak gaituzu
eta zure zelai berdeetan jolastuak,
erreka eta erreturetan jauzika ibiliak
zure fruituak janariz eta
haitzulo barneak aztertuz.
Orain, Asturias, zer gelditzen zaizu zurerik?
bai..., zure tristura larria eta gaixotasuna,
baina ez zure baitako kezkarik;
halare, gugan, oraindik semeak dituzu,
seme suharrak lanerako kemenez,
eraikitzeko bihotz eta bularrak,
gogozko indarra eta burua,
loiak garbitzeko semerik duzunez
ikusiz zugan, herbesteko kakanarruok.
Guzion bazkaleku bihurtuko,
ibai guziak lehenago bezala ibiliko,
duela mila urte bezala;
baina une batean zentzuz garbitu,
bazterrak garden utziz, usainez eta ur freskoz;
zainduko dugu zure hizkuntza berakin mitzatuz,
zainduko ohitura zehar eta folklorea,
alaitasuna itzuliz, zure semeak harro sentitzeko,
Asturias, berriz izango zara betiko udaberri...