inprimatu
Zezen larrua
Izenburua:
Zezen larrua
Sinadura:
Salvador Espriu
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Juan San Martin)
Egilea(k):
San Martin, Juan
Espriu, Salvador

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/4
Orrialdea:
103-106

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Negarrez

 

Baez, Josu

 

 Negarrez aritzen naiz

 barrena hutsune,

 kalte eta oinaze

 inoiz begirune,

 buru mina astuna

 ustel ingurune,

 bihotz nekatutako

 urrun abagune.

 

 Minbera dut gorputza

 zauriz osatuta,

 izerdiaz bustirik

 betiko gomuta,

 odola loditurik

 astuna borroka,

 malkoak dira zorne

 gertu katabuta.

 

 Agortu ezinezko

 zurikeri gaitza,

 gizonaren arteko

 betiko ekaitza,

 molde okerrak gose

 begira emaitza,

 urkoa non ikusi

 hantxe eskergaitza.

 

 Noiz arte dariola

 minaren tantana,

 ez al da isururik

 behar haina drama,

 zauriak sendatzeko

 har dezagun mana,

 odola legortzeko

 lotsa erdi bana.

 

 Noiz arte guk negarra

 munduak erruki,

 gozotasun nagusi

 loreak barruti,

 bidearen laztasun

 ilunbe urruti,

 gaitzaren desegite

 gogoan eduki.

 


inprimatu