inprimatu
Cantigas
Izenburua:
Cantigas
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Juan San Martin)
Egilea(k):
San Martin, Juan

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
53-57

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Zezen larrua

 

Espriu, S.

 

 VII

 

 Gure aitonek begiratu zuten,

 urte asko dela,

 zeru hau

 neguko, altu eta tristean,

 eta bertan irakurri zuten

 babes eta atseden ezaugarri bitxia.

 Eta ibiltarietarik zaharrenak

 seinalatu zuen

 bere agintari makila luzearekin,

 besteei erakutsiz,

 eta gero alor hauek adierazi zituen

 esanaz:

 -Benetan hemen pausatuko gara

 Golah-eko

 bide guzien hedaduran.

 Benetan hemen

 ehortziko nauzute.

 

 Eta baitere ehortziak izan ziren,

 banan bana, Sepharad-en,

 berakin iritsi ziren guziak,

 eta beren seme eta beren billoba,

 gureganaino.

 Zeren askok bai dakigu

 oraindik sakabanatuak gaudela

 Golah-eko

 haizean eta erromesean.

 Baina ia ez dugu nahi gehiago negarrik

 tenploagatik,

 ezta ere oroitzapenezko sufrimendurik

 gure hiriaz.

 

 Horregatik, noizbait norbait,

 berandu batean, hurbiltzen da

 jarrera zorrotzez

 galdezka:

 «Zergatik gelditzen zerate hemen,

 odolez beteriko

 herrilatz eta lehor hontan?

 Hau ez bait da egiazki

 aurkitu ditzakezuten alorrik hoberena

 Golah-eko

 denboraren frogantza

 luzea zehar»,

 guk irripar arinez

 guraso oroitza dakartzagu

 ihardespen soilez diogularik:

 -Gure ametsean, bai.

 

 VIII

 

 Ez gehiago negarrik tenploaz

 lurreratu zenez gero.

 Mendebaldera espero zaituzte

 itsas-bideak libreki.

 

 Erregeren arkulari, kantak

 ez dira gehiago intonatuko

 hesi altuaren gainetik: izan bitez

 oroitzatik salbatuak.

 

 Begiradak eroaten dute

 hiriko zerua.

 Begietan, arrazoi ilunak

 amets argiak ikasten.

 

 Jaun leinuen

 eskaleak haizez

 milaka urtez sakabanatuak

 iritsi ginen Sepharad-era.

 

 Zenbat maitatzen dugun

 ogi lazdun luberria

 aho zaharrei ematen diena

 beti odol gustua!

 

 IX

 

 Lehorra ereinaz

 odol soilez

 beterik den lurrean.

 

 Ildoetan arduratsu

 esku nekatuegaitik,

 lehen hegaldia da

 egunsentiko hegaztiena.

 

 Busti Sepharad

 bere ur egarri handian

 ogi gose esekaitza.

 

 X

 

 Ogia erostean saltzen badizute

 igeltsu tintatua,

 hortzak, marraskatzean,

 puskatuko zaizkitzu.

 Zure saminak barre eragingo dio

 irinaren eta

 karearen tokia

 ezagutzen duen gizonari.

 Ahultzen zare, gizentzen

 duzun artean

 faltsukeriaz saltzen

 zituen lapurra.

 Morroia paseatzen da

 zaldiz

 orain oinhutsik

 dabilen

 printzearenean.

 Eskumakilaz neurtzen du

 buru eta bizkar

 galtzen duen ugazabarena,

 beti isil,

 duintasunaren

 azken hondakineraino.

 Jauna, nola jasan zezake?

 Eta bufoiak

 ez daki

 jaisteko ordua denik?

 

 Arrisgukoa da sinestea

 -gorraren iruzur

 erraza- ez dira pilpiratzen

 benetan

 larri-mina, nahaspildua,

 gaixo gizaxoa

 zeini mantak eta arropak

 odolez beterik

 erruduntzat ixuriz

 hobiratu zutenez.

 Entzun zazu nola mintza dizun

 hizotzezko abotsak,

 esperantza katibatua,

 tik-tak ahulez:

 erlojuaren azken bihotzik

 ez da inoiz gelditzen.

 

 XI

 

 Taupada ahulez dabil denboraren

 bihotza eta barruan izenordeen

 tranpa hertsira gidatuz garamatza

 Gu noizbait gara zu,

 kasik behinerez bera eta beti ni,

 pausarik gabe berresaneratzen didate

 presondegiko lehen hitza.

 Eta igarotzen gara zubi soilez elkargana

 begirada hotz izugarri honen

 begi huts geldi batzutatik,

 lerroz jarriak ezer-ezaren aurrekaldean,

 gauaren azken iturria

 itotzea bukaten den artean

 eta ur tanto bat ere ez zaio jario

 Sepharad-eko ezpain lehorreri.

 

 XII

 

 Ez al dakizu iturriak urik

 ez emateko eginak direla

 eta etxeak hotz

 osasungarriagoa sentiarazteko,

 eta trenak eta bideak

 merezimendu neurrien euskarri

 arruntasunaren zorionerako?

 Euririk inoiz egin nahi ez duenez,

 jakina ba argirik ez dagoela,

 eta diruz ez duzu erosterik

 ezer behar duzunetik eta iraunkor behar duzunetik,

 sarrera baizik

 jai egunetan footbaillerako

 edo utziezinezko korrida nazionalerako.

 Hala ere, elohim-ak afariketan

 jostatzen diren artean,

 zu, hain humil eta sufritua

 kontsolatzen zara

 banan-bana irentsiz

 hitz sendoak,

 entzungarrienak, teinkatuak,

 laudoriozko hitzak

 kasik doharik eskaintzen dizkitzutenak

 egunkarietan.

 O!, eliku salda, pozak

 zartaginean frejituriko letra inprimatuan

 ez olio eta ez su!

 Gero, zeharo aseturik eta bularra

 garbitu duzularik, eguneko ihardunaldia burutzean,

 beti aukerako txuontzi diren

 Sepharad-eko kale leunetan,

 loak hartuko zaitu, Jainkoari eskerrak emanaz

 gogoeta nekezetan, filosofo jator,

 egun bat gutiago falta dela heriotzarako.

 


inprimatu