inprimatu
Uma-oncitic negarra
Izenburua:
Uma-oncitic negarra
Sinadura:
V. Paz-Andrade
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Gabriel Aresti)
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

V. Paz-Andrade

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
59-67

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Belen, Belenen, Belengo Belen

 

Gandiaga, Bitoriano

 

 Maitasunak egin zuen

 maitagarri

 Belen

 

 Aitaren

 maitasunak egin zuen

 maitasunaren aska

 Belenen

 

 Espiritu Santuaren

 egitez

 urez eta odolez

 Belengo Aska Birjina

 

 bizitza betikoaren

 iturri egina

 Belen

 

 maitasuna dariola

 behin eta betiko

 Jesukristo

 Salbatzailez

 


Gabon, haurtxo bat jaio da

 

Gandiaga, Bitoriano

 

 Gabon, haurtxo bat jaio da

 bere etxetik kanpora

 ama pobre batengandik

 ai, ai, ai, ai, ai eta ai

 eta aitak ez du lanik.

 

 Aitak ez du lanik eta

 herbestean aurkitzen da,

 latza da halabeharra

 ai, ai, ai, ai, ai eta ai

 eta haurraren negarra.

 

 Inork ez ditu onartu,

 preminak ditu behartu,

 nonbaitera behar-eta

 ai, ai, ai, ai, ai eta ai

 eta koba baten dira.

 

 Hainbat gauzaren beharrez

 ezbeharraren gogorrez

 pobreak hala beharrik

 ai, ai, ai, ai, ai eta ai

 eta hain daude bakarrik.

 

 Historia berria da

 noiznahi berritzen da-eta

 pobreen anparurik eza

 ai, ai, ai, ai, ai eta ai

 eta bajuen tristeza.

 

 Eta bajuen tristeza,

 bakardade ta bajeza

 zenbatek duen sufritzen

 ai, ai, ai, ai, ai eta ai

 eta gaua ez da ontzen.

 


Gabongo ilunabarra

 

Gandiaga, Bitoriano

 

 III

 

 GAZTE BIKOTE APALA,

 HAURRA JAIOZ ZERAMALA,

 GOGOR DU JAURTI JENTE ONDRAUAK,

 SARRI OHI DUEN BEZALA.

 

 Gabongo ilunabarra,

 izotza eta ifarra;

 asto gainean andre gaztea

 trailatik tiran senarra.

 

 Gaixo senar-emazteak,

 maitasun gozoz beteak,

 noraezeko bideak zehar

 hor daramatza haizeak.

 

 Oi, sentimendu mendiak

 bi gazte bien sentiak,

 gozo ta larri presatzen ditu

 haur baten egunsentiak!

 

 Arre, txiko, bizkorrago,

 aterpe bat hantxe dago

 Belengo herriz kanpora eta

 sakana baino asago.

 

 GAZTE BIKOTE...

 

 Berandu, baina puntuan

 han daude koba barruan.

 Andre gazteak egin du haurra,

 hantxe du altzo santuan.

 

 Jose gaztea geldi da,

 Maria bezain pozik da:

 zein handia den bi gazte haien

 haurraganako kupida!

 

 Han daude biak zurturik

 haurrarengana bildurik

 maitasunaren hain hurbileko

 zorionetan urturik.

 

 Sarri ohi duen bezala,

 gazte bikote apala,

 gogor du jaurti jente ondrauak

 haurra jaioz zeramala.

 

 GAZTE BIKOTE...

 


Gabon-Eguberri

 

Gandiaga, Bitoriano

 

 IV

 

 Gabon-Eguberri,

 haurtxo bat ganbelan,

 estalpeko itzal

 ilun eta argian.

 

 Nola ikusi ahal

 jaio den haurtxoa,

 haurtzaroko begi

 haiek gabe, nola?

 

 Haurtxoen arima

 xaloa opa dut

 dena begi zabal,

 dena begi handi.

 

 Haurtxoak bezala

 nahi dut apal jarri

 askaren aurrean

 sinesmen errazez.

 

 Haurtxoak bezala

 egon nahi dut adi

 ganbelako haurtxo

 haurrari begira.

 

 Haurtxoen halako

 begiz bai daiteke

 bakarrik haur horren

 tamaina ikusi.

 


Gau eta gauen sailean

 

Gandiaga, Bitoriano

 

 V

 

 Gau eta gauen sailean,

 gauezko gau harilean,

 gaua du eten Belengo Haurrak

 argia sortuz gauean

 gauezko gau harilean.

 

 Argia sortuz gauean

 jaiki da Gabon lurrean

 edotariko ilunen aurka

 betiko argi-lanean

 jaiki da Gabon lurrean.

 

 Betiko argi-lanean,

 nuklear-armen aurrean,

 bizitzaz mintzo zaigu Gabona

 Belengo atalaurrean

 nuklear-armen aurrean.

 


Apaltasun ederrak

 

Gandiaga, Bitoriano

 

 VI

 

 apaltasun ederrak

 Belen du izen,

 zer sentzilotasuna

 Belenen.

 

 maitasun gozoak

 Belen du izen,

 zer elkartasuna

 Belenen.

 

 eraman onak

 Belen du izen,

 zer poztasuna

 Belenen.

 

 bizimodu pobreak

 Belen du izen,

 zer esperantza

 Belenen.

 

 bihotzen ontasunak

 Belen du izen,

 zer maitasuna

 Belenen.

 

 bake berriak

 Belen du izen,

 zer zoriona

 Belenen.

 

 marjinatuen zoriak

 Belen du izen,

 zer justizia gosea

 Belenen.

 

 Jaungoikoaren ahuleriak

 Belen du izen,

 zer samurtasuna

 Belenen.

 


inprimatu