Lenengo zan Jaungoikua
Etxebarria, Toribio
Milla urte batzuk oiñ dala,
ardi-narrua izan ezik
janzitzen ez ekixela
gizonak beste gauzarik,
bersuak eiten zituela
sarri askotan entzun dot nik.
Eta leiza illunetan
pintxatzen ebela arrixa,
egizko kolorietan,
atariaz biz-bizixa
euren lar inguruetan
zan Aberan idurixa.
Ta beiñ baten, antxiñian,
ebenian biztu SUA,
gau illun da Negu otzian
Euzkixan ordiazkua,
eiñ eben adimenian
lelengo zan Jaungoikua.
|