Deskrizioak
Zabaleta, Pedro Martin
Hesola oker zen
bere sudurra
luze ta
adarbegiz betea.
Belarri pare bat eman
zion Jaunak
eta zintzilik jarri
lepoaren hasieran.
Eta, horixe,
ixilik gelditu zen.
Txinparta bezin gorri
sudurra zuen jarri.
Sudur punta pikorra
begi pare pinporten erdian.
Serio, bai, serio,
hitz eskatu zuen arguimendu
berezi baten bidez
-Hiru B Brigitte Bardot-ek
baino bat gehiago-
Bekokia betuletan hasten zen
baina bizkar parean amaitu.
Zorria basamortura
joan zen.
|