Suge-lilia
Etxamendi, Eņaut
Zueri, ene Herriko mutil-zahar barne-zaurtueri
Suge-liliak gorri bere ezpainak
bereganatzen ditik erlastinak
Enganatu hu pozoņak
Lili ederņo horrenak
Ala min ezin-jasanak
Bihotzian dituzkanak
Zohaz maitia zohaz othoi
Ez nadien zutaz orhoit.
Aments eder bat nuen egin bestela
Ainguru batekilan nindagola
Jin zitazkit hegal-perat
Har nezazu arimarat
Bidajian gohatzela
Izarretan dut etxola
Zohaz maitia zohaz othoi
Ez nadien zutaz orhoit.
Amentsa johan zira oi laster airian
Ainguria hegalka zurekilan
Hotz nuen iratzartzian
Sohalda bien erdian
Goibela zeru-aldian
Izarrak ziren dolian
Zohaz maitia zohaz othoi
Ez nadien zutaz orhoit.
Trixterik da bizia bakartasunian
Kontsola ahal banintz edarian
Liliaren pozoņian
Hilik hobeko zukian
Ez egoiteko mundian
Orhoitzapenen ganian
Zohaz maitia zohaz othoi
Ez nadien zutaz orhoit.