inprimatu
"Bertso paperak"
Izenburua:
"Bertso paperak"
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
81-92

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Olerkiak

 

Zabaleta, Pedro Martin

 

 Ez esan ezer

 Ez aitortu ezer

 Ez asma gezurrik

 zeure buruari

 

 Idei izkutuak

 burubide galduak

 dena da iluna buruan

 nahas-mahas korapiloa

 pixua

 bi ezpatekin ebaki ezinekoa.

 

 Nun zera, nun?

 Baina, egitan al zera

 Jainkoa betikoa

 Hiru eta bat

 gizon egina?

 Etzera mitoa?

 Ager zakio munduari

 ager zakida niri.

 

 Nun zera, nun

 Jainko ezkutatua?

 

 Lotan naizenean espero zaitut

 gaur bertan

 erruki ager zakidan

 misterio.

 Argi behar dut ozena

 Jeriko-ko tronpetaren deia:

 muruak apur ditezen

 esiak eror ditezen

 begietako eskama zaharrak

 gal ditzadan.

 

 Zakida erruki

 jaio zeran Jainkoseme

 Jesukristo.

 

 Tabu dut erlijioa

 Jainkoa nun den ezjakinean,

 mundua zer den asma ezinean.

 Buru bat behar dut

 berria

 eta buruarentzat bidea.

 Antsi astun legorra.

 

 Nun zera, nun?

 nun?

 Hitzegidazu, arren berriro

 gaur, hemen.

 Orain.

 

 Arren, Jauna,

 Jainko guzialdun bazera,

 errukior bazera

 maitasun bazera.

 Hitzegidazu arren.

 Zai nago.

 Indarrik gabe.

 

 Hitzegidazu, arren,

 azkar,

 presa dut

 antsi astuna.

 

 Ixildu egingo naiz.

 Erasoko diot itxasoari

 Elduko diet mendiei.

 Ozka egingo diet etxei.

 

 Nola, nola, nola?

 Ortzak galduko ditut

 Mingainak salatuko.

 Begiak adieraziko.

 Igesari emango diot.

 joango naiz urruti

 hitzik ez den mundura,

 ulert ez nazaketen lurrera.

 

 Izan, beti izan.

 Irahun.

 Irauli pilare idurizkoa

 egur pipijotakoa

 antsi gaberik irripar tristea.

 Begien ondoan dago esegia

 bizitza osoko tristura

 amets guztien irrikia

 irriki guztien ondorioa.

 

 Moskortuta egon nahi nuke beti

 sekula guztietan

 munduak jakin dezan

 tristuraren ozpina nolako dan.

 Uste duzute

 uste dut ere bihotz barnean

 ba dela

 amets kantsatu bat

 amets ustel guztien pozoia.

 

 Zorabio bat da bizitza.

 Zorabio bat da heriotza.

 Ta gero?

 Gerorik ez balego

 entzungo nuke musika

 eginen poesia.

 

 Halabaina

 irriki pozoitua da nire ametsa

 tristura sendakaitza bizitza

 ordeka gabeko malkarra

 negarra

 ta bakardade iluna.

 -Sibelius-en Hirugarrenean Adagio-

 

 Damu dut orain

 Damutuko naiz oraindik

 egun batez eman nuen pausoagatik.

 Zer dire hainbeste gauza?

 Jakintza bizitza zer da

 ez bada

 liburu printza orixka?

 Fraile bizitza

 zer da?

 Esan arren

 federik ez badut ere.

 

 Jainkoa izanen da metafisikan

 Biblian

 Beda liburuetan

 Koran-en

 edo Marx-en Kapitalean.

 Horrialdez horrialde

 letrak daude, hitzak, ametsak.

 Ez Jainkorik ta Santurik

 garai bateko amets.

 

 Harri jaurtiaren ur mugida urria.

 Narzisoren ispilu ausia.

 

 Nohiz, nun?

 Ta gero?

 ta orain.

 

 Nun da nire luma.

 

 Nun galdu zera

 nire luma zaharra?

 

 Anitz paperen artean zaude

 gauzatxo bat lez

 odol bero ixurtzailea.

 Nire pentsamenduak jalgi

 nire bihotza iriki

 nire ametsak

 irrikiak

 antsiak irauli

 dituzu sarri.

 

 Nire luma zaharra

 bazeneki zer den

 luma bat erabili

 idilioak idatzi!

 Bazeneki

 nire grin eta doloren berri

 honezkero autsi zinen

 hamaika aldiz,

 honezkero galdu zenuen

 tinta guztia

 honezkero etzinen nire.

 

 Segituko diozu oraindik

 zure lanari

 eta esanen dituzu

 nire

 nire diren ametsak

 antsiak

 odol emango zenion bihotz legor honi

 edo utziko zenion lanari.

 Ez dizut gehiago eskatuko

 idazteko

 hainbeste gauza

 garratzkeria.

 

 Bihotz bazenu izan

 tintaren ordez odolezkoa

 irakingo zenuen sarri

 nire eskuan.

 

 Ez duzu izan atseginik

 pozik

 gozotasunik.

 Izan duzu otsegin

 pozoi

 gaixotasunik.

 Ta izanen dituzu gehiago

 larregi

 ozpin eta garratzkeri.

 

 Zakida oraindik lagun

 azken ordurarte

 ordura arte,

 ta gero lurpera zaitzatela nirekin

 legor zaitean

 nire bihotz legorrarekin.

 

 Dantzatu duzu nire zortzikoa

 amorraziozkoa.

 Korritu dituzu munduak

 autsi dituzu nire sekretoak.

 

 Gaur hitzegin dut zurekin

 nire adiskide min.

 Barkazio eskatzen dizut

 azken hitzekin:

 Latzegia da niretzat

 horrelako bizitza

 iluntasuna

 atzipetua bizitzea

 habitua

 ta

 kordoi madarikatua.

 

 Madarikatzen ditut

 -orain-

 zeruak eta inpernuak

 aspaldi ikasitako hitzak

 esperientzia guztiak

 nire burua ta

 nire arima.

 

 Erre dedilla ilargia

 erre, zigarrilo bat lez,

 burnia lez sutegian

 dena.

 

 Ez dut nahi ezer.

 Ez dut nahi ametsik

 ez dut nahi.

 Ez dut maite.

 Ez nau inork maite.

 Ta nire ingurumaria ikusten dudanean

 nirekin ezer nahi ez duena

 ezer ez dakiena

 ezer asmatzen ez duena

 ta ikusten ditudanean

 harriak amildegian

 hiru arbola ebaidean

 zeru urdin-beltza

 altxatzen zait barnean

 irrikia

 legoikumea

 infernua

 kixkalgarria.

 Aize beroa

 -otzak nago, beti lez-

 Harkaitzak ez dute errukirik

 -burua botatzeko bederen-

 Eguzkiak ere ez

 -kixkaltzeko bederen-

 arbolak ere ez

 -urkatzeko bederen-

 gizonak ere ez

 -maitatzeko bederen-

 Jainkoak ere ez

 -hitzegiteko bederen-

 

 Desertua nahi dut

 ondarra

 legorra

 komentua baino ere bakarragoa.

 Ta desertuan

 espejismua

 misterioak bezelakoa.

 

 Nun ote dire pertsonak

 nun maitasuna?

 -Behartsu botoa egin dugu guztiok

 ta maitasuna eske joanik

 ez daukagu maitasunik

 ematekorik

 ez baidugu ezer gurerik-

 Ta pattarrak ez daki sendatzen

 ta Jainkoak ez du entzuten

 ta geroa ez da mintzatzen

 ta amilean...

 ez da urik.

 

 Ai nire luma gaixoa

 nirekin joanen zera

 inpernura.

 Nirekin egonen

 Satanasen ondoan.

 Ta han ere idatziko duzu

 suzko tinta errearekin

 zure azken bertso betikoa,

 hamaigabeko poema gaiztoa.

 

 Esan, maiz

 dakidana

 eta asmatutakoa

 hitzak

 ugari.

 Tantanka doa eguna

 erlojuaren kolpetan

 bihotzaren taupadetan.

 Tantanka

 jariodun ontzitik ura lez

 jario nintzan

 ta

 heriotza.

 Orduan ixilduko naiz

 burua txano barruan

 ahoa itxirik

 ixilik

 jariodun ontzia lez

 botako naute

 norabaitera

 zulora.

 Zenbat zulo ote ditu munduak

 gizona denetik

 gizonak deseintzeko.

 Gizon hila da

 ludiaren zimaur.

 Ta nire bihotzetik

 aritz bat erneko da.

 Ta nire hitzak iraungo dute

 aizearen egatan

 hosto bakoitzean.

 Izar bat zeruaren atea

 izar bat zera ene maitea.

 Soroetako hintza zu zera

 Arrosa erne berri ezea

 Izar bat zera ene maitea.

 Zorion eta amets betea

 goizeko izar argia.

 


inprimatu