Kantuz eta itxaropenez
Markue
ondo gogoratzen naz
orain
larrialdi onetan
jaioterri lurralde baztarreko
mendiakaz.
mendi aundiak.
aundi-aundiak dira.
karatx-arrizkoak.
urdiņak.
urdiņabar zuri-zuriak.
zidar-kolorezkoak eguzkitan.
ez,
ez jataz
aztuko.
sekula be ez jataz aztuko,
bizi
nazen
artean
beintzat.
odei
barik
eta
garbi-garbi
ikustea
gura
nik
zerua,
eta
laiņoz
beterik
dagoz
goiak
gaur
goizean.
kanpantorre
bat
neretzako
basoko
aritz-tantai
bakoitza.
kanpai-bako
aritz-tantai-kanpantorreak
txori-kantuz
beteta,
ixiltasun
osoan,
ixiltasun
ikaragarrian,
martirien
odol
eta
oiņazetako
sinfonia.
laiņu
baltzaren
begiak
itxi
eta
entzungo
dot
negar
au.
suak artu dau
etxeaurreko
aritza.
larregi berotu dautzo
erdiko adar nagusia
eta
igertzen asi da.
odol-kolorea
artu dau.
martirien odol-kolorea.
udabarria danik
ezin-lei esan
zugatz gazte au ikusita.
berrogei kurutze dira
kanposantu barrian.
berrogei ziran. berrogei.
berrogei gizon-gazte
jausi ziranak.
kanposantu barriko
zulora.
ez zan udabarria. ez zan udia. ez da udagoiena be.
etorrita egozan mendietara edurrak
urez beteta kanposantu barriko zulo sakonak
argi bako arratsaldea zan.
tirokaden suak bakarrik egin ebeen negargarrizko argitasuna.
euria eta edurra. eta berrogei gizon-gazteen odola
kanposantu barrian,
neguko gau baltz-baltzean.
berrogei kurutze dira ........................
kanposantu barrian.
(kitarrazko
soiņu barriak
erriko enparantza zarrian
erriko jaietan
gaurko gauberdian).
ez dabee kantetan gaur
auzoko umeak.
arritzekoa da. arritzeko,
olgetan ez ikustea
auzoko txikiak.
nun da eguzkia?
zer gertatu da gaur
umeen artean?
danak ixilik
eta
geldirik umiak.
bizitza bako
berbaen
kanposantua?
kolore bako zerua?
baltz-utsezko itxasoa?
nundik eta nora ete-noa!?
aurrera egaz,
txoriak.
negar ta barre,
umiak.
idatzi-guran
nere
euskaldun-lumiak.
MARKUE.