Ixilik
Lete, Iņaki
Urtea hiltzen dijoa
ixilik,
jaio-ko da berria
ixilik.
Entzungo dire deadarrak
ixilean,
eta bai izango negarrak
ixilean.
Jaio-ko dan Urteak
ixilean
berbiztuko ote du esperantza dela
ixilean?
Ala bedi Urteberri
bestela ez zera izango guretzat
ez Urte, ez berri.
Deadar gabe, negarrran
jarraituko degu bizitzen
ixilean.
|