inprimatu
Sortzetiko kondena
Izenburua:
Sortzetiko kondena
Sinadura:
Juan San Martin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
San Martin, Juan

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
24

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Alabearrez

 

Otsalar

 

 Illunaldietako olerki miņak zauritzen nau.

 Begitartean sukarra,

 biotzean zurda.

 Noraezean,

 osto ximelen gisa, dardaraz.

 Bizitzak galdu ote du ezti-miņa?

 

 Thor-Urtzi'ren semeak, nun dira?

 

 Lizarraga'ren illobia

 berrogei giltzekin itxi zutenez,

 iduritzen zait,

 kristau izatearen grazia galdu genuela.

 Orregatik,

 egun bakoitzak berea ezin du eman.

 

 Gure bizia bizi ote gera?

 Edo,

 nere bizia bizi ote naiz?

 

 Iparraldeko erriren batean

 jaio bear nintzan,

 aize otz garbiak

 piņu-basoak barreiatzen dituan

 Eskandinabia partean.

 Aize garbiak aske,

 gizona gizon,

 fedea fede,

 erria erri

 iraundutzen duan lur aretan.

 Illerriak ere lorategi

 biurtzen diran lekuan.

 

 Ta illeta miņezko karrasi larriak

 bizia mingosten duan

 Euskalerrian sortu nintzan.

 Ego-aize lordin eroak

 lardats errepelak

 leunki miaztuz

 egizko izakera galerazten duan lekuan.

 Bertako giroak,

 ez naizena izatera beartzen nau.

 


inprimatu