"Gaur ideki diet itxasoari ta haizeari leihoa"
Lasa, Mikel
Edertasun billuzia zein izugarria den
Ipar aldera igesik doan itxas-bazterraren linea,
negua maite duten hegazti gris haundien hegada,
Eguzki-begi-haundia ugartearen gainean.
Gizon berriaren paradisua goiz-alba da
ta enegan dagoen aingeru garbi ikaragarriak
birrindu-zorian dauka arratsaldeko jainko-beltza.
Gizon berriaren letaniak kantatzera noa,
milla gauza umillen dizdira izkutuan:
nere ezpaiņetan daramadan basa-krabeliņa,
haitz-zuloetan dantzan darabillan ur berdea
ta nere gelako egunaren zazpi argi diferenteak.
Gizon berriaren ailleluya kantatzera noa:
Hainbeste ontzi nere begietako itxasoan,
hainbeste metal-soiņu hurrutitik, karraxiak albotik,
hainbeste burni guratzatu, hain estruktura egokiak,
nere oiņ-azpiko lurra gotortzen ari direnak.
Ta ororen gaiņetik eguzki-begi-haundia
egia agirian ipintzen
munduko i petral ororen gaiņean puntua ipintzen.
Oi egunen batean ausartuko bailtz gizona,
ze indarra, nolako seriotasun ikaragarria bere maitasunean,
gorputz ahuldu hori libertatuko garaiean!
Egun hartan hibai bat eta ispillu bat izanen naiz
eta Adanek gauza guzieri izen berri bat
ezarri zien moduan
nik gauza zahar eta aintziņeko hil guzieri
izenak kenduko dizkiet,
gauza hutsak, soillak izan ditezen.
Orduan gizonak eta harriak berriro pakeak eginen dituzte
eta laiņo gorritua, eguzki hildua,
herdoiaren kolore errebelatua (behin gizonaren esperantza)
hibaiaren kantsazioan islatuko dire
ta nere animaren egonarria ta esperantza izanen dire.