inprimatu
Baten pasadizuak
Izenburua:
Baten pasadizuak
Sinadura:
Paulo Iztueta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iztueta, Paulo

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
28-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Illun dago nigan

 

Odriozola, X.

 

 Illun

 dago atsegabea

 nigan,

 ni baņo aruntzagotik

 ametsetan.

 

 Illunabarra

 bezin ixil,

 betikotasuna nere biotza baņo

 nereago egiņaz.

 

 Sakon,

 poz-negarren egopean

 nere izena,

 seaskaren aruntz-onuntza

 bezin gozo,

 nere ezer-eza pakezko sugar,

 aize indartsu biurtzen...

 

 Bai xamurra

 bizitzaren taupadak nabaitzen dituan

 nere egarria;

 eta kabi epel,

 nere etengabeko utsuna

 nere bizia Jaunagan galtzea baita,

 ta nere negarra

 Jaunaren itzala.

 

 Txoria

 neguan antzo

 itz bat ba-degu

 ikaraz

 gure bizitz-tellatuan,

 aingeruen begirapena bezin sutsu.

 

 Baņan

 bakarrik gaude,

 naiz Amaigabea

 gure altzoan lo daukagun

 ume bat bezin gure izan;

 

 naiz abesti urrun

 bat bezela biotzean

 egia kokatua egon.

 

 Bakarrik,

 oņazeak esku-artean daukagun

 usoaren beroa galdu bait-digu.

 

 Bakarrik,

 eriotza

 eutsi ezin diogun

 zotin bat bait-zaigu.

 

 Bizitzeko kemen gabe,

 ondartu bildurrez,

 Jaunaren deia gure biotzean

 ustutzen dan gandola

 dala aaztuta bait-gabiltz,

 ikurriņ apurtu bat

 dalakoan Jainkoa.

 


inprimatu