Ene maitea
Ametzaga, Bingen
Maitasunak nakar eta
maitasunak narama;
maitasunak narabilla
ura dut bizikaia.
Amasei urte nitula,
-maite ikaslen sasoia-
nire andregaia ezagutu
ta eman nion fedea.
Aren irudi goitarrak
osta zidan begia.
Ordutik eta betiko
lilluraturik nauka.
Ura ezagunago era
-a zan arritzekoa!-
neronen buru au ere
ezautzenago nuan.
Mendian nuan arkitu
baso Erregiņa antzera,
sagar-lorez eta untz-ostoz
apaindua zegola.
Ta arentzat billa nituan
yantzi pinpiriņenak,
apaingarri yorienak
ta pitxi bikaiņenak.
Ez dakit onela arituz
mugan beti yo dudan;
gizonak maiz uts egiten,
obeki bearrean.
Eder zale izan naiz beti
eta eder miņak yoa,
Grezi'ko lurralde argiko
bidetan barna oitua.
Ene maitea nai nuke
paregabe izatea:
baiņa nolanai dan ere
apaindu ala gabea.
Erregin pitxiz yantzia
ala oial arrunteaz,
maitearena naiz eta
beti izango berea.
*
Oro gaiņean Yainkoa,
munduan eusko lurra,
ta eusko lurraren Andretzat
ene maitea, Euskera.
Aren irudi garbia
beti aurrean dudala,
maitasunak nakar eta
maitasunak narama.
|