inprimatu
Kronos-en epean
Izenburua:
Kronos-en epean
Sinadura:
Juan San Martin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
San Martin, Juan

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
22

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Nerekautako Larrimiņa

 

Otsalar

 

 I

 

 Bihotzean gurutza,

 bi malko izartzat.

 Zori hobeagorik

 ez ote guretzat?

 

 Orain harriarotik

 gera erten berri,

 muinetan zalantza ta

 gure zori eri.

 

 Argi billari ernai,

 Kixote, dabiltza;

 egi-muga baino len

 heltzen da gau beltza.

 

 Ezbidez dala lagun,

 soinez heriotza.

 Larriminetan dakus

 gerokoa, hutsa.

 

 Aurreko denboretan

 ez zan ez federik

 mendeak igaro ta

 mito itzul ez zanik.

 

 Beldur-ikara gabe

 aurrera jarraituz,

 gizon ausartak dira

 argia urratuz,

 

 II

 

 Zentzunagandiko hotsa:

 Maltzurkeria bizitza!

 Hire erraien barrukaldea

 al dakarkik hutsa?

 

 Zertan diņostak, bihotza:

 Bide hortatik ez pentsa,

 leiza barnera erori gabe,

 uka zak jakintza?

 

 Nun duk gizonaren funtsa?

 Hamleten lo ala ametsa?

 Ondorenean gorderik dana

 ez ote duk hutsa?...

 

 Hau duk gure zoritxarra,

 lurreko zantzo negarra,

 geronen zerga garaitutzeko

 sufritu beharra.

 

 Golgotan zutik gurutza:

 Gizonaren ikaskuntza,

 irakas nahirik, saminik gabe

 ez dala bizitza.

 

 Adimen, gogo... bizitza:

 Noiz arte duzute hitza?

 Mundu-maldetan, o! bein bakarrik

 hiltzea al balitza.

 

 III

 

 Olerkari ero bat

 askorentzat naiz ni

 alperrik munduari

 maitasun eskeini

 Odolezko hidetan

 zoria ipiņi,

 penetan asetzea

 bakarti komeni;

 gana daukat zauritzen

 bihotzeko nini.

 

 Nere gorputz ustela

 bidez-bide emana,

 hamil illunen deiak

 beruntza narama,

 itzalen ametsean

 ixuriz arima.

 Hutsik dago, ai! hutsik

 nere erori guna.

 Heriotz minak ere

 ez du ezaguna.

 

 IV

 

 Zori gaiztoko sortu behar hau!

 libre nintzala usterik,

 goian zerua ta bean lurra,

 bihotza aintzin zelarik,

 ibilkaritzat atera nintzen

 burua ametsez beterik.

 Gizonarentzat paradisua

 ametsa ez balitz hutsik...

 

 Gogo kateak hesiturikan,

 ingurua lotuarren,

 ezin sinistu hamiltegia

 geroko muga ondoren.

 Usteak-uste, gogoa illun,

 ametsok erori ziren;

 orain bidea zaida mingotsa

 oinaze delarik aurren.

 

 ***

 

 Hillerrietan esku maitalez

 apaindurik diran lorak,

 heriotzaren berri jakille

 zeratela zipres beltzak

 Orduren baten nere ibillera

 nekegarriaren penak

 zuen oinpera suntsiaz pakez,

 uztartzeke atsedenak.

 

 Itzuliko dut sortzetikako

 anai nabarigarria,

 amets hutsaren barrutietan

 zuena libertadia;

 arren, kupidaz, itzalpe-muga,

 altzo delarik mendia,

 sabeleratzen duan gorputza

 zan libre-pentsalaria.

 


inprimatu