Aresti'ri
Otsalar
Zori,
ez argi,
ez garbi.
Mundua geuri,
edo geu munduari.
Nor nori?
Garaia izlari.
Mundua
ezta gure biran,
baizik gu
bere jiran.
Utsean.
Len utsean,
orain zerbaitean
ta geroan
berriz utsean?
Korapilloa emen,
korapilloa an.
Bitartean,
gogo kezka
barne satorrak jan.
Berriz, geroan...
Autsean?
Bakarrik autsean?
Ezer-ezean
uts betikoan?
Aski obeago da
betiko sutan,
sentipen barnekorrean,
gogoaren naian.
Baņa, ezer-eza agian.
Cesar-en gero betiko
izan naia,
fede asmatzalleen gaia;
leengo usteen doaia.
Gaur, ezta ortan
errazoia.
Zori,
ez argi,
ez garbi.
Kezkari,
irriari,
negarrari.
Litzakeanari
ta ukatzen danari,
garaia izlari.
Darrai,
naiz alde batetik
edo naiz bestetik,
korront beltzetik
ez da salbaziorik.
Ba ote da gerorik?
Oraindik,
beldurrez gaude
kukurturik.
Izadi oni erantzirik
bada galtzekorik:
maitasuna ta kanta,
dira gauz garbirik.
Garai mintza.
Garaian, garaizkoa
jardun berdiņean,
Jerusalengoaren
Zentzunaren ontzia doa
aurrera nekean,
idea zaarrak dirala
munduaren proan.
Zertako azkarrago joan?
Zer arkitu genezake
sufrimentuen ugartean?
Zori,
ez argi,
ez garbi.
A! baņa,
garaia izlari
gizonari.
Ta, ez jostari.
Galdezkari
ebillen jendeari,
lauzkari,
etsipenez ziraneri
geznari,
naiz zalantzari
utsari,
zenbait pentsalari
gidari,
oratuz funtsari,
ameslari,
zorrez egi-bideari
ari
ta lau olerkari
agiri
Kierkegaard aurrelari
argiari,
Ibsen antzelari
berari,
Nietzsche jarrailari
aieri,
Unamuno kantari
danori.
Laukoitz teolojilari
gori,
lotuaz giroari,
bidari,
igesik gezurrari,
billari.
Etziran pekatari.
Zori,
ez argi,
ez garbi.
Begira
muņari,
ta beti,
garaia izlari.
|