inprimatu
Urrundik
Izenburua:
Urrundik
Sinadura:
Bingen Ametzaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ametzaga Aresti, Bingen

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/3
Orrialdea:
16

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Illobi izengabea

 

Erkiaga, Eusebio

 

 Piñondoaren lerdeak malko geldia iduri;

 haren dizdiratzaillea goiko eguzki zuri.

 Anai-arteko gudua bukaturik zanean

 zauriak eta urratuak genituen muiñean.

 Gudu guztiak bait-dute gizodola lurrean.

 

 ***

 

 Zuaitz lerdenez zegoen piñudi ezaguna,

 gure aitaren denporan, hura arizti txukuna!

 Goiz-erdian joan nintzan bakar-bide hartatik,

 oroi zaharrak nituen alde guztietatik;

 bideko arri leunduak lehenaren lekuko,

 euskaldunek mendez-mende zapalduak orduko.

 

 Ezagutu nuen lehen, bala ariñen xistua,

 entzun nuen suaga ta kañoi latzen orrua.

 Hainbat gurdi ikusi nuen etxe-tresnaz beterik,

 alboan zahar, andre, ume ta ez gizon gazterik.

 Etxeak utsik, exodu samin erdiragarri,

 gudu-oiñak genituen ondamenezko iturri.

 

 Su-lerroaren aldekal ari giñan burruka,

 ta alde bakoitzaren barne, gorrotoa nork uka?

 Bidertzetan eraleak eriotzak ereiten,

 leotz eta ilerrietan gizonek gizon ilten.

 Ontziak ere, kartzela biurtu ziran hor, han;

 mendi-bizkarretan ere, odol-egarriak joran.

 

 Piñudi gora hark ba-du gurdibide nabarra,

 ezin ahantz nezake han izan nuen zarrada,

 neurtitzok sortu dituen barneko deiadarra.

 Oroipenak ene baitan nituen irakiten;

 joandakoen itzalak ninduen laiñoz biltzen

 batzuek luban-ondoan eman zuten arnasa;

 zenbaitek borrerupean eriotza enasa.

 

 Alargunak, umezurtzak, kalegorrian deslai;

 eta amaikatxo lagunek azken beltzaren zemai.

 Orma zaharren ondoan fusillak egunsentian,

 zuzentasunaren billa gizonak sarraskian...

 Bularrak balaz josteko bi oiñekoen jita!

 garunetan, lepondoan azkena ezarrita.

 

 Joanak ditut joanak, adiskide maiteak,

 bai batetik, bai bestetik, etxeratu gabeak.

 Izugarrizko saria eskatzen du pakeak:

 anker, etoi bilakatzen guraso onen semeak.

 

 ***

 

 Udaberri atsarreko goiz argitsu batean

 zapi zuriak zegozten gerlarion aurrean;

 zelai-mendian berriro pakeak sortu-lore,

 lillura utsa ote nuen txuriaren kolore?

 

 Gogoak osatu-asmoz asi nintzan lanean

 parkamen-kantak kantatzen gizaseme artean.

 Beti gorrotatu nuen iskillu beltzik gabe

 libre ibilli nahi nuen, erromesaren pare.

 

 Danbadak isildu arren, ez zan amaitu gerra;

 giza-biotzetan maizter izaten bait-da erra.

 Irietan, errisketan, etsaigoaren indar!

 edonori zaio goxo auzokoaren nigar;

 borondatea saltzeko, naikoa da iñoiz, zillar.

 

 ***

 

 (Aizetan barna dijoaz ondamendiko tresnak;

 aizetan barna dijoaz gezur, zemai, aiñenak.

 Urduritasun ezoak durduziatu gaitu,

 inpernuko zazpi indarrak ezin ditugu zaitu.

 

 Nekaturik nauka orain gizarte gezurtiak

 jaungoikoa ta geidea gurutzetan josiak

 nunai soma genitzake, ba ditugu begiak.

 

 Bakartade-irritsaz nago, irriez aspertua;

 nahiago ditut ibai, landak eta zerua.

 Guduez lehen aldiko adiskideen miñez

 zelai ta bide ezagunei galdegin diet ziñez.

 

 Isillaren ezpain meiek itzen ordez, irria;

 zenduekin eziña dut orain solasaldia.

 Gizon berriek bete ezin haiek utzi-tokiak:

 madarikatuak bitez gerlazale guziak.)

 

 ***

 

 Aurkientzak han nituen, aspaldiko muiño, ibar;

 basobide bazterretan sasi, ota, isats ta iñar.

 Piñondoaren lerdeak malko izoztua iduri;

 ene, biotz han pilpiraz, lehen-miñez urduri.

 

 Azkenengo bidarrez han ibilli nintzanean

 gerlaren griña suarra zebillen lur-gaiñean.

 Nik ere ba-nerabillen burni ta berun-zama;

 ez nuen balarik jaurti, bat eldu zan nigana.

 

 Iztarrean, sabelpean nuen odol-jario,

 orduan ikasi nuen biziaren balio.

 Aldamenean nituen gazte eroriak, illak;

 bizi-aria ebaki zien guraize isillak.

 

 Bala haren lau zauriek osatu zitzaizkidan;

 biotzeko bost zauriek miñez diraute nigan.

 Gaztezaroko ametsak goiztxo lorrindu ziran.

 

 Oroipen zaharrek berriz ninduten zorerazi,

 bide bakartiko gauzek ba-zuten doai, grazi:

 iturri aspaldikoa hantxe neukan begira,

 ur-kolko ispillu tipian ortziaren diztira;

 garden, emaro zerion ur metal gorriztua,

 bidaztiak eza zezan idor zeukan txistua.

 

 Bidaztia lipar hartan gizaiso han, neu nintzan,

 erromes zaurtu-osatu, amesti-pakegintzan.

 Iturriondoko ihiez izan nuen bekaitza;

 legor neraman aoa, legorrago bizitza.

 

 Jo nuen lilluraz goirantz, erpiñera bearrez,

 sasi-larrez medartua zegoen gurdibidez.

 Begi erdi-lauso hoiek zabal nituen jarri,

 aldameneko zerbaitek egin zidan aldarri.

 

 Piñadi illunbezu hartan arri-sailla inguruka;

 belar gizenez betea; erditsuar gurutza;

 egur-zati bi laztanki, lokarriez bilduak;

 lore ordez, piñu-orri ezea goiburuak.

 

 Biotz honen taupadarik ez nuen nik sentitu;

 ez zitzaidan alaere, betikoz erdibitu.

 

 Norena nuen illobi, lerrartean galdua?

 Gerraldiko oparia zan, gizon baten gorpua.

 Gerlari gazte, zaharra? Txuri, urdin, gorria?

 Poetaren bat? Apaiza ote, han eortzia?

 

 ***

 

 Maiz joana naiz mendiko gizobia ikustera,

 ta beti idoro dut ezez, gurutzaren joskera.

 Illobi-begiraleak maitagarriak ote?

 Gizaki damuz betea ba litz agian, obe.

 

 Gurdibide bazterrean obi bat, izengabea...

 Gizona gizon erale orain ere legea.

 Beroztik ba-dut animan itxaropen eztia,

 beste nunbaiten dugula pakedun Aberria.

 


inprimatu