inprimatu
Txorabioa
Izenburua:
Txorabioa
Sinadura:
Mikel Lasa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lasa, Mikel

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/6
Orrialdea:
165

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Amore-mina (abestiak)

 

 

 I

 

 Bitartean ametsa da

 zuk erran diazuna, maitea:

 maite nauzula, enia zirela.

 Gaua zen ta illargi aundia,

 gezurrezko gaua, gezurrezko illargia.

 Bi itzal besterik ez ginen

 lillurazko gau artan

 itxasoaren ertzean ta

 aitz aundi baten gainean.

 

 II

 

 Maitea, zure besoetan

 ez da illargirik, ez izarrik.

 Zure besoetan maitea

 galdu egiten naiz ez dakit nungo bideetatik.

 

 III

 

 Enamoratua, ondarraren gainean

 idatzi dut zure izena, maitea,

 ondarraren gainean eta uraren ertzean.

 D.La femme que j'ai choisie

 la femme que j'ai chérie.M.

 Irudi banal eta eternalak

 (biotza ta gezia)

 marrazten nituelarik

 ondarraren gainean eta uraren ertzean.

 


inprimatu