inprimatu
Mateos pintorea
Izenburua:
Mateos pintorea
Sinadura:
Jose Maria Basaldua
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Gabriel Aresti)
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Basaldua, Jose Maria

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
42-44

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Bladi Oterori

 

Zelaia, Gabriel

 

 Bladi Otero laguna: Bizi zarela eta bizi naizela

 eta guztiak garela dakidalako,

 zu eta ni eta guztiak hiltzen garelako,

 ezer egiten eztuenaren moduan, gure bueltak gastatzen,

 mintzatu nahi natzaitzu, eta mundua mintza dakitzula

 gauza guztien ezkutuan dagoen dolore honetaz.

 

 Ikus dezagun, laguna, hea hau suport litekeen;

 bihotz ustel bateko hazitegi irakina,

 zizare gosetuen aginkada llaburrak,

 barnetik jaten gaituzten egun edozerak,

 miseriazko karga, esperientziazko hondakina,

 hautsez eta negarrez oraturikako penak.

 

 Lau aldeetatik hiltzen gara, eta baita-re

 entenitzen eztugun jainko baten boskarrenetikan;

 metal hasarratua, kantsazinaren goroldioak,

 mingostasun zaharrez horditurikako azidoak,

 usteltasun biziak, gorputzeko minak...

 Hau (zuk ongi dakizu), hau, hori ta bestea.

 

 Zuk badakizu. Eztuzu barkatzen, Sutan bizi zara.

 Min egiten digun suharrak hegala izan nahi zuen.

 Badakizu; zure bersoak zerura deiadar egiten du.

 Hain xerioa, hain dexentea, bekatuan ere Jainko-semea,

 barnetik badakizu zer den ondikoaren hatzamarra,

 poesia gabeko bersoa, amorio errebelatua.

 

 Hain da zaharra nun eztirudien gizonena:

 Itsaso abadonatuaren orroa triste hori,

 ostotegi desberdin bateko lo-gabeko ikara hori,

 mendi dardartiak, aire-falta argitsua,

 haizean inork ezin ikus dezakeen hegaztina,

 oro bizi dira eta sufritzen dute gure haragian.

 

 Odolaren lau elementuekin, hezurrak,

 ur-kolore gabea eta erdian nire ego hau,

 ni naiz koloreztatzen den ur aldakorra,

 pisatzen duen lur memori-gabearen inertzia,

 bere buru barnean galtzen den aire harritua,

 bihotz bat, baiezkorra, mutu-erdia, tematsua.

 

 Haunditu eta hil egiten naiz. Ukigarria naiz, taupada.

 Oraindik diranen mundua bezain dolore zaharra naiz.

 Nire gorputzean hartu dut grina, pasioa, misterioa,

 esperantza, bekatua, oroitzapena, kantsazioa,

 materiak eta suak, taupada zaharrek Jainko

 haltu bati jasotzen dioten eskaera naiz.

 

 Nire burua salbatzeko oro salbatu behar dut.

 Naiz koral, naiz neskatxa, naiz itzal ta aire berri,

 naiz zozoa sasian, naiz argia oihuan,

 naiz izatea-gabeko sua, naiz lekua kantuan,

 naiz izar ta naiz tigre, naiz haur ta diamante,

 haiekin Jainko bihur nadila eskatzen didatenak.

 

 Nik sufrituko banu! Ni banintz Bladi Otero!

 Haren pisuarekin eta jakituriarekin hiltzen den

 gizon ttiki eta xartal bat banintz bakarrikan!

 Baina gugan bibatzen dena mundu osoa da,

 eta hemen kontatzen dena ipui zaharra da.

 Gizon izatea ezta hau. Gizon izatea beste gauza bat da.

 

 Maitaleari, martiriari, zoroari deitzen diot,

 hain arimen bila gorago joaten direnari.

 Kementsuari, heroiari, obreroari deitzen diot,

 egunean ogia irabazten baina arnoa eskatzen duten

 gizon landuari, oro suportatzen dutenari.

 

 Penatuari deitzen diot. Berotuari deitzen diot.

 Zuzenbide debekatua eta ordena kalkulatua,

 hondamendi hilkorrak, ongi-egon birtutetsua,

 bere buruan bukatzen den gizonaren kondizio mugatua.

 hondorio laburrak eta kalteak asaldatzen dituzten

 gizon zauritu eta gloriatsuari deitzen diet.

 Gizon maitezale, apurtu eta sufrituari deitzen diet.

 

 Zuk ere, Bladi Otero, zure mugen kontra egiten duzu topo

 denporaren gogortasunarekin, zedarri imajinagaitzekin,

 zure Bilborekin, zure egunekin, eta inork

 esplikatzen eztizun eritasun izugarri horrekin:

 Airetik pasatzen diren aeroplanoen zarata eta

 inoiz barkatuko eztitugun gora begira hilikako hoek.

 

 Batzutan iruditzen zait eztudala ezer konprenitzen,

 zapaltzen dudan galtzada, begiratzen dudan abisoa.

 Esistitzen duena hurrun eta sinesgaitz iruditzen zait.

 Hemen mintzatzen naiz. Eta hurrun nago. Ni naiz, beste bat.

 Lotan ibilten naiz, oroitzapen eta onerizte gabe,

 libre eta pisu gabe, zoro bihurturik, zentzudun hau.

 

 Gauza bakoitzaren ostean beste bat dago, haren berdina,

 berdin eta desberdin, igoal eta diferente.

 Gizon bakoitzaren ostean, beste batek egiten ditu

 keinu lehendik ezagutuak, hurrun oso hurrutirik.

 Bladi Oteroren ostetik, Bladi Oterok begiratzen dit,

 boelta ematen dit eta bizkarretik datorkit.

 

 Orain egun batzuk elkarrekin genbiltzan,

 hotzean, bildurrean, urtarrileko gauean,

 hozkirri, haren izar argi eta nabarrekin, eta

 genbiltzan artean gauza bakana zen diferente sentitzea.

 Zure ukondoak nire saihetsa ukitzen bazuen, ikara batek

 ziostan: Hau beste bat da, misterio bat.

 

 Hurrutirik mintzatzen ginen, balio gabe, dexente,

 hurrutirik eta hutsik Jainkoa ezkutuan zegoelako,

 gure biziko asti eta toki batean desberdinak,

 gure pauso hutsetan, begirada iheskor batean,

 nik diodan honetan: "Ni, zu, hura, egun behar",

 separatzen gaituen, erremedio gabe dolore den honetan.

 

 Ibili behar genuen, karrika hutsik igaran,

 inoiz habitatu gabeko etxeen aurretik pasatu,

 eskallera bat berez finitzen eztela jakin,

 ate bat zabaldu (han beti da harrigarria),

 beti adiskide hirugarren bati agur egin,

 "Berso batzuk irakurriko ditut", esan zenezanari iguriki.

 

 Zuri begiratzeak, bertan bakarrik zeundelarikan,

 isiltasun haretan, bildurra ematen zidan.

 Mintzatu zinen, eta zure barnetik haunditu zen poema,

 salmo baten neurriarekin, kantu zahar batekin,

 zu baino zaharragoa, gugandik txit hurrun.

 Jakin nuen mirakulua. Jainkoak entzuten zuen.

 

 Munduko doloreak zerakarren gugana.

 Hasarre santua, amorio atrebitua,

 arbolak, zimistak, materia, olatuak,

 gizonagan atera ziren jakin-gabeko minetik

 mila eta mila urtean galdurik egote batetik:

 Eta "bai" dioenak bezala, "Jainkoa" esan nuen.

 

 Bizia eta kantua posibleak zirela ikusi nuen.

 Ikusi nuen nola, aho gosetu bat balitz bezala,

 miseriazko hamiltegiak neurtzen zuen esperantza.

 Lau elementuekin, gizonaren moduan, ikusi nuen

 nola zen posible mundu guztia salbatzea.

 Bertan ni salbatzea eta gorputza jainkotzea.

 

 Horregatik, laguna, oroitzen zaitut negarrez,

 oroitzen zaitut barreka eta mozkorturik;

 ona naizela pentsatzen dudan artean, hamorruz,

 esisti eztezan nahi dudan ego zornetsu honekin;

 zure kantuaz gogoratzen naiz, eta isiltzera noanean

 diot bihotz-zabalean: Bladi Otero, laguna.

 


inprimatu