Biotz-begietan
Otero eta Muñoz, Bladi
Orain
nire biziaren ipuia kontatuko dut
hautserrez beterikako abeze batean.
Aberatsen herria nire gerriaren inguruan
eta gainerakoa. Eskribitzen dut: isiltzen naiz.
Terrepente jaio nintzen, eznaiz oroitzen
eguzkia bazen edo euria bazen edo osteguna bazen
Artilezko eskuek lotu ninduten, ama.
Zure beso zurietatik kendurikako
mataza, itsu baten moduan begiratzen naiz,
ilunpean entzuten dizkitzut pausoak, nire
bizi hondatua konpontzera datortza.
Gizon hoiek kiskaili ninduten, mintzatzen naiz
dolamentu oinazeztatuaren jelaz,
haurraren erormentuaz, bere kaligrafia tristeaz,
lore ikaratu desitxuratua.
Ama, eznezazu bidal berriz hotza eta bildurra
dominedun eta santudun mahai batera hartzera.
Zuk piztutzen duzu egia negarraren antzean,
eskua eman, gorde nezazu
zure mahai-zapien eta zamauen artean.
Hau da Madril, esan didate andreek
amandalen gainean belaunbiko daudelarik,
hau da eskua,
hemen ehortzi zuten erramu berde eta fresko hat,
hemen dago makurrik nire odola.
Gosezko egunak, gosezko eskandaloak,
sandalia misteriotsuak,
erromesen itzalen, eta ereinotz giz-eraileen
lagunak. Eskribitzen dut: isiltzen naiz.
Hemen lotu nion letra hitzari,
hitza paperari.
Hau da Paris,
esan didate aingeruek, eta jentea
akort zegoen, hau da Paris "Peut-étre",
bertan sufritu nituen espirituaren hasarreak
eta esenploa hartu nion Eiffeleko dorreari.
Hau da nire biziaren ipuia, esan nuen,
baina etzen. Eskribitzen dut: isilitzen naiz.