Hibaiaren uholdea
Otero eta Muņoz, Bladi
Gerriraino odola eta noizen behin
ahoraino
noa
aurrera, ahoraino odola, astiro,
noizen behin
noa
aurrera, lur zahar honen gainean, odolez
bustirikako lurraren gainean,
noa
aurrera, astiro, besoak odoletan
sartzen ditudalarik,
noizen behin odola edaten dudalarik,
Europaren gainean noa
nola barko tormentatu eta desmareatu baten brankan,
odola egiten duena,
noa
begira, noizen behin
zeru
behera,
ematen duena
isuririkako odol gorriaren argia,
aurreratzen naiz
oso
nekez, odol sarritan besoak sartzen
ditudalarik,
hazi gorri baten modukoa
da,
gizon biziek eta hilek botarikakoa,
terrepente ebakiak,
bapatean zaurituak,
haurrak
bihotz ttikia iraulirik dadukatelarik,
noa
odol isuritan sarturik,
noizen behin
igatzen zait begietara eta eztut ezer ikusten,
eztut ezer ikusten ezpada
odola,
beti
odola,
Europaren gainean eztago ezer ezpada
odola.
Odolezko arrosa bat dakart
esku odoleztatuen artean. Eztagoelako ezer ezpada
odola,
eta ikaragarrizko egarri hat
odolaren erdian deiadar egiten duena.