inprimatu
Eskatzen dut bakea eta hitza
Izenburua:
Eskatzen dut bakea eta hitza
Sinadura:
Blas de Otero
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Gabriel Aresti)
Egilea(k):
Aresti, Gabriel
Otero, Blas de

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
29

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gallarta

 

Otero eta Muņoz, Bladi

 

 Behar-bada, itsasoa. Baina ez. Behar-bada gizona.

 Udagoiena da. Jainko ederra. Lur gorria.

 Harri gorria. Behar-bada arbola bat

 odolaren parekoa. Jainko ederra. Harria

 eta gizona.

 

 Udagoiena da. Ordoan. Gailurrerantza

 josten ginen. Itsaso inprimitua.

 Hitzez labur, baina uhinez zabal.

 Arratsaldeko bostak inguruan. Ortuella

 eta airea.

 

 Orduan. Hertsi zituen eztakit begiak

 nire lagunak. Pobreziaren jainko ederra.

 Eta arrokak ebakitzen ziren lekuan,

 burnia.

 

 Begietako erregea. Sofokles urdindua.

 Izarretako kadira hondatua, Pazientzia.

 Bizkaiko burnia -Kantabriako itsasoa-,

 hitzez labur. Nire poema guztietarako

 legea.

 


inprimatu