inprimatu
Algeriatik
Izenburua:
Algeriatik
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
590.zk.
Orrialdea:
4

Algeriatik

 

 1

 

 Algerian elgarrekin

 Nahi tugu bi hitz eman:

 Nun ta nola bagabiltzan:

 Behar dautzuegu erran;

 Gure maite guzietarik

 Kendurik gaude penetan;

 Frantziaren zaintzea gatik

 Hunat gaituzte ereman.

 

 2

 

 Hemen ikusten duguna

 Guk ez ginuen sinesten:

 Aintzinekoen errana

 Ginauden hala othe zen!

 Zombeit egun amets batian

 Hola dira iragaiten;

 Bainan bizi arrotzenari

 Begia da arrunt jartzen.

 

 3

 

 Nun dira sorho pherdiak?

 Nun mendiko ithurriak?

 Oro idor eta hilik,

 Daude biluzi gorriak:

 Iguzkia samin dagola,

 Dauzka oro kizkailiak:

 Segur urrikaltzeko dira

 Hor bizi diren jendiak!

 

 4

 

 Hemen garen soldadoak

 Ez gaitezke arrangura;

 Numbait urrun izan gatik,

 Pausan bagotzi ardura.

 Kaserna tzar batian baino

 Zaluago doa denbora;

 Killa laster jin dadiela,

 Hori da gure desira.

 

 5

 

 Zorionez hemen dugu

 Gu lauek elgar hatzeman:

 Izan dugu plazer hori

 Toki trichte galdu huntan;

 Fagore bat ginuke nahi,

 Jauna, hemengo denboran:

 Eskualdunak beira gaitzatzu

 Lanjer guzien artean.

 

 6

 

 Agur beraz ta goraitzi,

 Gure aitama maiteak,

 Anaia, arreba eta

 Maite ditugun guziak;

 Bihotzez hor izana gatik,

 Luzaz gaude berechiak;

 Esperantza fermu hau dugu

 Zuen arterat itzultzia...


inprimatu