Mona Lisa
[Ametzaga], Bingen
Pizkunde'ko lorea! zure irriparrean
bizi ta eriotzaren eskutuak dagoz;
zan eta izangoaren bulkoak ba-dagoz
batez nire goigora zu ikustatzean.
Betiko emea zera, Bizitza-iturburu,
ametsetako aingeru, atsegin-ekarle;
begiotan, ordea, agertzen duzu ere
biotza pilpil yartzen didan alako izu.
Sorgiņa! Leonardo'k zu sortaraztean
Lukrezi'ren edenaz eta Beatriz'en
yainkozko ikuskariaz amets egiten zun;
ta aurrez zerua eukita, lezea inguruan,
goiz-argi txiunta zale ta gau-illuntasun
isilla, zure irudi ortan, zitun batzen.