inprimatu
Ume zapuztua
Izenburua:
Ume zapuztua
Sinadura:
Balendin Aurre-Apraiz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aurre-Apraiz, Balendin

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/6
Orrialdea:
139

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Maiteari (Agur-itzak)

 

Gandiaga, Biktoriano

 

 I

 

 Gauza ederrok baiņo ederrago ba da

 gauza eder guztiok egin zaituena,

 itxi eidazu, arren,

 beregana joaten,

 maite kutunena.

 

 Ederra iat mundua,

 zu ederragoa:

 alabaiņa areago -neure atsegin ori-,

 zeuk agertu denstazun Egille Jainkoa.

 

 Itxi eidazu bada

 beregana joaten,

 maite kutunena.

 

 II

 

 Nik etzaitut lagako

 arimaz, egundo,

 neure erraien arreba

 birjin ta lorazko.

 

 Pozik eroango dot zure gomuta leuna,

 neure Jaunaganako, bakartade bidez.

 Beti maiteko zaitut biotz-ondo gurenez

 argia ta egia maite ditudan lez;

 beti maitasun garbiz...

 beti gogo utsez.

 

 Jaunari opalduko deutsat ardo dakion

 zugan maitez eskeiņi

 eustan zoramena.

 Profesa egun aundiz eder ixuriko dot

 bere ontzi garbian...

 beste zenbait naiari gozokin batera.

 

 Neure opari zindo: Jaunaren eskuetan

 ziur izango zaitut, galtze-bildur gabe.

 Eta zugaitik asau maitatuko dot Jauna

 eta arima zoratuz maiteko zaitut, laztan,

 deitu nauan Jaunagan

 biotz-aldatu-bakez maite nai zaitudana.

 

 III

 

 Zure edertasun ori

 Jaunagan lego obeto

 arengan ez bait da

 sekula galduko.

 

 Itxi eidazu bada

 Jaunari opalduten

 zure edertasuna.

 

 IV

 

 Ez dakizu lorea

 jausiko iatzuna?

 Begira zeure ama

 beste zeure pareko

 eder bat izana.

 Lorea joan iakon,

 orri-guri zana

 trukutz geratu da.

 Ez, neure kutuntxu;

 txarto aituta zagoz:

 Ondoa ez dozu

 lore-bizitzan geien

 maitatu bear dozun

 gauzea... bai zera!

 Loraetan ba da,

 zerbait, loraekin

 galduten ez dana:

 Loraen zoramena

 dagian ederrezko,

 jainko "tasuna" da.

 

 V

 

 Eguzki aundiaren

 ispillu txiki diran

 gauzak urtuko dira;

 ez azaldu daroen

 jainko "tasun" printza.

 Aidezko urre bat legez,

 illaun eta iaio,

 aldatuko da gero,

 une batean, beste

 jagiko dan aldi bat

 apaiņez jazteko.

 

 "Tasun" eder-altsua

 ibil-sarri dago,

 zertzu barriak sortu,

 argitu... ta igaro.

 

 Printza orrek ba dagi

 zure zoramena,

 itxi eidazu aren

 jatorrian maitatzen

 zure edertasuna.

 

 VI

 

 Ustelkorragaz bat bizi bear dogu.

 Usteltzeko dana zergaitik maitatu?

 Usteltzekoa onda-zorian badozu,

 usteltzekoa barik, beti biziren dana

 maitatu egizu.

 

 Begioi irakatsi eiozue, maite.

 Gauzok egun bateko loreak dirade:

 Ustelkorrez jausi ta desegingo dira.

 Baiņa jaunaren eder... "tasun" orren diztira,

 izpien osotasun guztiez joango da,

 urten gabe, aldikoz, urten dauan Begira.

 

 Maite:

 iadanik,

 luzaro ausnarturik

 bizi dodaz egiok.

 jaungoikoagan nai dodaz, orain,

 maite zaituen begiok.

 

 Gauza ederrok oro,

 jainko-argiz zarien

 ezkerokoz eder,

 Jaunagan nai zaituet.

 .................

 Nire maitetasunak

 etzaitu aztuten.

 


inprimatu