Pake-leku
Bellay, Joachim du
Osa-gabeko egun bat izanik
gure bizi au, urte joanetan
orduak arilduaz amesetan,
zerk zauzka, anima, lotuta etzanik.
zure argia ilunpe-laņoz janik?
Lumatu-gabe ote zure egoak,
pakeruntz igotzeko? Jaungoikoak
gora baitigu poza eramanik.
Zorion-atsegiņen gordallua,
guziok gose degun poz-lekua,
zeruruntz begira arki zenezake.
An agertuko zaigu Ederraren
arpegi diztikorra, ta Beraren
beroz umatuak On eta Pake!