inprimatu
Atzerriko neskatilla
Izenburua:
Atzerriko neskatilla
Sinadura:
Friedrich von Schiller
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Jon Mirande)
Egilea(k):
Mirande, Jon

Schiller, Friedrich

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/4
Orrialdea:
20

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Emazteki bat ene bizian...

 

Erdozaincy Etchart

 

 1

 

 Uano haurra nintzelarik

 Bospasei urte, eniakikek xuxen erran...

 Udako atsalde eder batean

 Beroak samin joiten beitzuen

 Otteka nindabilen, haurra jostetan.

 Eta ikusi nikan pentze ordokian,

 Putzundeko pentze hertsian

 Belarka ari ziren hiru gizonen ondotik

 Emazteki bat

 Belar undarren biltzen.

 

 Otteka, haur bat jostetan

 Putzundeko pentze ordokian

 Eta emazteki ttipi bat

 Belar undarren biltzen

 Denborarik galdu gabe

 Hiru gizonen ondotik:

 Xapela buruan

 Bokanesa lepoan

 Izerdi trenpan.

 

 Putzundeko pentze maxelan

 Haur bat irriz jostetan

 Otteen ondotik arranguran;

 Eta hiru gizon serioski lanean

 Belarra airatuz xixpen puntan;

 Eta emazteki bat heien ondotik

 Belar undarren biltzen

 Ez hainbeste xahar

 Ez hainbeste gazte

 Bena anitz akitua

 Lanak eta penek higatua.

 

 Hiru gizon azkar:

 Gazteena orgen gainean;

 Beste biak, zoin erneago, sahetsetarik

 Xixpatraka belar emaiten

 Eta beti, heien ondotik,

 Emazteki ttipi hura:

 Xapela buruan

 Bokanesa lepoan

 Izerdi trenpan

 Belar undarren biltzen.

 

 Oroitzen nuk, emazteki horri

 "Ama"

 Nakola oihu egiten,

 Gizon bati "Aita"

 Beste bati "Ellande"

 Eta beste batzueri "Piarraņo", "Anbroxi..."

 Erraiten nioten bezala,

 Ezpeinakien zendako!

 Ezpeinakien zer gisaz!

 

 Oroitzen nuk, emazteki horri

 "Arna"

 Nakola beti erraiten,

 Zuhaitz bati "haritza..."

 Xakur bati "Llabri..."

 Behi bati "Adar-xaala..."

 Erraiten nioten bezala,

 Ezpeinakien zendako!

 Ezpeinakien zer gisaz!

 Alta senditzen nikan etzela arras berdin.

 

 Iruzkia mendi haundien gibelean

 Gorde orduko

 Belarrak bildu zireztean.

 Arrestelia bizkarrean,

 Urrats pizu batean,

 "Ama" jin zitziakan ondoraino

 Eta hartu eskutik:

 "Hea haugi etxerat" erranez.

 

 Otteak utzi nintikan

 Amarekin etxerat joaiteko;

 Amaren eskuan

 Ene esku ttipiaren ezartzeko.

 Etxerat abian ginelarik

 Ene begi ttipiekin

 Petigora behatu niokan

 Amaren harpegi eztiari

 Xapela kendua zikan

 Eta biloak ziozkan kopetaraino eroriak.

 Ordian, lehen aldikotz

 Ohartu nindukan Amaren begieri:

 Bi begi argi,

 Zeruko urdina beno urdinago.

 Oh... lehen aldikotz

 Ohartu nindukan Amaren ezpaineri:

 Bi ezpain gorri,

 Udako beroa beno beroago,

 Eta biloak doi bat kukuturik

 Bi beharri ņimiņo

 Bat zoin bestia beno ederrago.

 

 2

 

 Gaztarorat doi-doia heldua

 Etxetik joan behartu izan zitziakan eskoletarat,

 Diotenaz gain oraiko mendean

 Eztela jakitaterik gabe ibili behar.

 

 Utzi nintikan ene etxekoak:

 Ene Aita xaharra nigarretan,

 Lagundu beinindien bideberriko xeheletaraino.

 Lagundu ixil-ixila bideberriraino

 Bihotzean gordez bere pena izigarria.

 Ene Aita gaixoa, bere gizon bihotzarekin

 Iduri hetsia eta hain beitzien zabala!

 Iduri gogor eta hain beitzien beroa!

 Aitaren bihotza bere semeentzat!

 Aitaren bihotza bere umeentzat!

 Bere beso idorretan finki tinkatu beinindien

 "Izan untsa, Maņex", erranez...

 Eta egon beitzen bide gainean luzaz

 Pauxaldeko -bixkarrean

 Ni arrunt gorde artino.

 Utzi nikan bide gainean nigarretan

 Lur huntako egoitzan

 Gehiago besarkaturen ezdutan...

 Lur huntako egoitzan

 Gure alorretan lurrarekin borroka,

 Gure Ostogian ot'epeiten,

 Etxondoko bazterretan dailuka

 Gehiago ikusiren ezdutan...

 Lur huntako egoitzan

 Zonbeit ilabete etxetik urrun egon onduan

 Gibelerat itzuliko nizan aldi guziez

 Supazter xokoan, beroki

 Gehiago elekaturen ezdutan...

 Ene Aita gaixoa!

 Ene Aita maitea!

 

 Utzi nintikan ene etxekoak:

 Ene Alma akitua nigarretan

 Sukalde barnean

 Ezpeitzuen ene laguntzeko kuraierik.

 Utzi ixil-ixila sukalde barnean...

 Pott bat emanik ezpainetan

 Ur benedikatuaz kurutzearen seinalea

 Kopetan markaturik:

 "Kasu bide hoitan minartu gabe", erranez,

 Eta bere nigarrez ene begiak garbituz...

 Ene Ama gaixoa, bere emazte bihotzarekin

 Deneri zabaldua eta hainbeste nihauri!

 Deneri emana eta hainbeste nihauri!

 Amaren bihotza bere semeentzat!

 Amaren bihotza bere umeentzat!

 Gau eta egun ene altxatzeko

 Dena arrangura, dena nahigabe;

 Gau eta egun ene hazteko

 Dena urrats, dena esku-ukaldi

 Lokartu orduko berriz jeiki behar;

 Holaxet egun batetik besterat

 Gauik ezagutu gabe...

 Enetzat higatu dien bihotza!

 Eta ni, haur ezazola, jakin ukan banu!

 Bainan nola zer nezaken konpreni

 Ama batek bere haurrarentzat

 Duen Amodioan?

 Betidanik betikotzat

 Bere bihotzean maite ninduen

 Ene Ama gaixoa!

 Ene Ama maitea!

 

 Amaren ezagutzeko

 Nolazpeit konprenitzeko

 Behartu izan zitziakan

 Etxekoak utzirik

 Ene sor-herritik urrundu

 Kanpotiarren amodio hotza senditu

 Eta, erran-zaharrak dion bezala,

 Kanpoko salda jastatu.

 

 Amaren altzotik urrunduz geroztik

 Zonbeit denboraren buruan

 Gau batez bakarrik nindagola

 Gogoa ilun gaueko ilunpe beltzean

 Ikusi nikan, ezpeinakike zer nola esplika

 Aments batean bezala

 Emazteki bat

 Lehenago, haurrean, Putzundeko pentzean

 Belar undarren biltzen

 Ikusi nuen emazteki hura ber-bera.

 

 Ene aintzinean xutik ziaukan.

 Haren aintzinean xutik nindaukan.

 Bere bi begiez ene bi begietan so egiten ziakan.

 Ene bi begiez bere bi begietan so egiten niokan.

 Eta biak ginauzkan gure bi begiez elgarri so:

 Iduri elgar nihundik ezin ezagut,

 Iduri elgar nihundik ezin konpreni.

 

 Ene aintzinean xutik ziaukan.

 Beraren aintzinean xutik nindaukan.

 Eta biak ginauzkan gure bi begiez elgarri so.

 Oh... Emaztekiaren begietan

 Miraila batean bezala

 Ene bi begiak ikusi nintikan:

 Bi begi argi

 Zeruko urdina beno urdinago;

 Berdin-berdina, ene begietan

 Miraila batean bezala

 Emaztekiak bere bi begiak ikusi zitezkan:

 Bi begi argi

 Zeruko urdina beno urdinago.

 Emaztekiaren ondoraino hurrandu nindukan

 Ezpainak ezarri haren ezpainetan

 Ene ondoraino hurrandurik

 Ene ezpainetan senditu nintikan emaztekiaren ezpainak

 Uda beroa beno beroago

 Elgarren ondoraino hurrandurik

 Ezpainak ezpainetan

 Bere ezpainetan senditu zizkekan emaztekiak ene ezpainak

 Uda beroa beno beroago.

 

 Orduan jatzartu bezala nindukan

 Ezagutu beinuen lehengo emaztekia

 Erran niokan:

 "ENE AMA"

 Oihartzunak ihardesten duen bezala

 Ene Amak ihardetsi ziakan

 "ENE HAURRA".

 

 3

 

 Gaua argitu zukan enetzat

 Eta bihotzean sartu bozkarioa

 Undarrean ezagutu beinuen

 Kaskoz bezala hihotzez

 "NOR" zen

 Lehengo emazteki akitu hura:

 ENE AMA!

 

 Orduan bihotzeko bozkarioak

 Jauziarazi ziakan nigarra burrustan

 Begietan gaindika.

 Amak besoetan hartu nindikan

 Lehengo denboretan bezala,

 Iratze metatik erortzen nintzelarik.

 Bere altzoan pausatu zikan

 Ene gazte gorputz gordina,

 Bularren kontra tinkatu

 Ene buru iluna;

 Bere hatsaz berotu

 Ene harpegi hoztua

 Eta bere begiez xukatu

 Ene begi bustiak...

 

 Nigar egin nikan

 Burrustan nigar egin bozkarioz

 Gau hartan ezagutu beinuen

 Eta betikotz ezagutu eta konprenitu

 Lehengo emazteki ttipito hura

 Ene Ama dela

 Eta ni haren Haurra

 Haren sabeletik sortu umea

 Haren haragitik moldatu haragia

 Haren odoletik hazi odola.

 

 Zonbeit urteen buruan

 Ene etxondorat

 Itzuli nintzan batez...

 Negua zukan: denbora ilun

 Mendi kasko, landa eta alorrak...

 Elurraren pean.

 Biloa xuritua, matelak ximel

 Eriak iddor, zainak esku gainean ageri...

 Ene Ama hatzeman nikan

 Supazter xokoan

 Su haundi baten aintzinean

 Berotzen ari.

 Lehengo Ama

 Betiko Ama:

 Bi begi argi

 Zeruko urdina beno urdinago;

 Bi ezpain gorri

 Udako beroa beno beroago;

 Bi beharri ttipi

 Bat zoin bestia beno ederrago

 Bilo petan gorderik.

 Eta bihotz bat!

 Nihungo gazte batena beno gazteago

 Egiazko amodioz gainditua

 Amodio fresko batez beti ereberritua

 Amodiozko iturri freskoa

 AMAREN BIHOTZA!

 


inprimatu