Tibalt erregearen kanta
B.
Txorietan nagusi
erresiņul eztia
Tibalt gazte ta zoli
naparren erregea.
Orrilleko goizean
-lora usain eta txalo-
eltzen dok Iruņe-ra
zaldi gaiņean arro.
Eder gauan argia
arantza artean loria
erri osoa pozik
daukak euri begira.
Sorterritik dakarzak
pozak ire begietan
ezpaiņean barre irri
kantanai eztarrian.
Champagne landetako
ardoaren gozoa!
min izango yak, aurki
napar maatsen zumoa!
Baiņa euskalen lur an
baizen ederrik ez dok,
koblari ikusi aue
mendi ta ibar berde ok.
Ire soiņu gozoen
zain yagok Auņemendi
Bertan arru ta arkaitzak
lorak, edur, eguzki.
Bertan bere alaba
Andre Euskara pinpiņa
Edurra baizen garbi
latsa antzo soņu-giņa.
Errege olerkari!
A emaztetzat artu!
Ire edermen kumeak
Euskal muiņetik sortu!
|