Oroimena
Basurko, Juan
1
Ondarribi-ko Jaizkibel mendi
Zabal artan jaio nintzan,
Nik ez nekien gazte denboran
Erriko bizitza zer zan,
Artzai txistu ta txori abesti
Besterik entzuten etzan,
Jai egunetan erritik gora
Nor edo nor irixten zan,
Gaņerakuan jolasten nintzan
Eliz-aurrean pillotan.
2
Zenbat alditan eraman nion
Nere amari gobara,
Itsas aldeko iturritxora
Beko erreka txokora,
Juaten nintzan txotxak biltzera
"Guztiz-Eder"-ko oyanera,
Gibel urdiņ, ta xixa gozoak
Bildu izan ditut kolkora...
Nere orduko ibillera aiek
Etortzen zaizkit gogora.
3
Birian dator, iya iritxi da
-Iraillaren zortziya,
Ondarbi-tarrak, Erriko festak
Egiteko berexiya,
Egun orretan Guadalupera
Juango da jende guziya,
Zar, eta gazte, paketsu ta alai
Naiz atera izerdiya,
Ordu batzutan pozez beterik
Ni jaio nintzan mendiya.
4
Goizeko intza gozoa artuaz
Iges egiņaz Erritik,
Ni're joango naiz, mendiyak gora
Bide polit-txo batetik,
Eliz-aurreko zumar maiteak
Arren egon bitez zutik,
Inguru artako lagun zar aiek
Maite baititut gogotik,
Nere burura ekartzen duten
Oroimen gozuagatik.