Pestaburu berri
Etxaniz, Nemesi
Neguaren biotzean,
Leitza, erri politean,
Pestaburua "Orixe"-k
sortu digu, uste gabean;
pozik etorri gera.
gurpillen gaņean.
Uitzi'n ez geran arren,
jakin nai degu aurrenen,
Garazi eta Mikel'ek
zer bizitza daramaten;
seme-alabarikan
izan ote-duten.
Zubieta'ko Pontxo'ri,
ta Salditze'ko Beltxa'ri,
Ezkurra'ko Makil eta
Zaldibi'ko Okerra'ri,
gure gorantzi miņak
ba-lira nabari.
Artzai eta ikazkiņak,
basoan lagun egiņak,
onuzkero sutondoan
daude sendatzen sumiņak;
laister zerria ilko du
Potxolo arakiņak.
Olentzaro, begi-gorri,
garai ontako elorri,
bidean dugu eskean,
sabelean dula zorri;
nolabait bete bear
urdalla alper orri.
"Orixe", adiskidea,
ar zazu gorazarrea;
onera gaur etorriak
ba-zuten zure entzutea;
zabalik duzu gaurtik
Euskaltzain-atea.
|