inprimatu
Zutik
Izenburua:
Zutik
Sinadura:
Eusebio Erkiaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erkiaga, Eusebio

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/6
Orrialdea:
303

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Zeurekin noa. Txillardegi jaunari

 

Gandiaga, B.

 

 Gizon-begi-goritu,

 gizon-jagi-zale,

 gizongriņen-katigu,

 gizon-miņez-bete...

 Gizon:

 Zeuk legez daukot

 arima gartsu bat.

 Zeu legez nekatzen naz

 muga leun baterantz.

 

 Gorputza zur ta burdiņ.

 Ariman indarra.

 Erbesteko itxasoan

 ontzi lander gara.

 

 Sagar baten zoztorra

 ardatz beiņenean:

 Eragozpena nai ta

 alaren artean.

 

 Gizon-begi-goritu,

 Gizon-urten-zale,

 gizon-bakez-gosetu,

 gizon-katez-bete...

 Gizon:

 Zeuk legez daukot

 arima gartsu bat.

 Zeuk legez, naikun biren

 soka-tira daukat.

 

 Gorputzak bere gusto

 gaiztoak ba-ditu.

 Zeiņen sendoak diran

 ta zeiņen zoratu!

 Begi gabe daroe,

 arriskuz-arrisku,

 engaņuzko sokatan

 biziro katigu.

 

 Jaunak gizonarentzat

 egin eban lurra.

 (Baiņa ba-dogu nunbait

 zanetan mozkorra).

 Nai buru-gabez goaz

 lur eta uts gurtzera

 gurtzen ditugun zeron

 zazpi ezpagiņa.

 

 Arima, bere aldiz,

 goietara deika.

 Ezin gora-goratu

 lurrari itsatsita.

 Baiņa ez gaiten lotu

 eziņa ikusita.

 Mugitu gaiten gogor

 askatu-indarrezka.

 

 Gizon, zeuk legez daukot

 arima gartsu bat.

 Zeuk legez, naikun biren

 soka-tira daukat.

 Betiko gudu baten

 nekea daroat.

 Gorputza; mundu alde.

 Arima, zerurantz.

 

 Zeuk legez esaten dot

 neure zori miņa,

 negarrez erregutuz

 poza ta atsegiņa.

 Atondu nai daroat

 barruko lorriņa.

 Iguiņez nabaitzen dot

 obenera-griņa.

 

 Adimenaren illun,

 oroimenen ausle,

 borondateko uger,

 naikerien aize,

 sentiduen engaiņu,

 indarraren kalte,

 sagarraren zoztorrak

 zenbat bear donge!

 

 Atsegin-baratzean

 sagarrak kimetan.

 Tentaziņoa orri

 orlegi artean.

 Ume nintzan goizean

 gauzak argi ziran.

 Begietan illuna

 gero-azaldu zan.

 

 Gizon-begi-goritu,

 gizo-lertu-zale,

 gizon-griņen-katigu,

 gizon-miņez-bete...

 Gizon...

 Zeurekin noa

 mugako porturantz,

 gauzak argi dagozan

 erri eskaturantz.

 


inprimatu