Korta
Mistral, Gabriela
Gauerdia allegatzean,
Haurrak negar egitean,
eun bestiak itzartu ziren
ta korta bizi egin zen.
Eta urbiltzen ziren danak:
lepoak eta joranak,
oihana aizean bezala,
Haurragana luzatzen.
Idi batek areistian
jarri zion aurpegian
musturra: Bere begiak
ihintz biguna ziren.
Ardi baten artileak
berotuz Hari hesteak,
ta eskua bi ahuntzamek
milikatu zioten.
Faisanak eta oiloak,
antzarek eta zozoak,
kortako paret guztiak
estaldu zizkiguten.
Faisanak ziren bajatu,
Haurra gainean pasatu
zituzten bere buztanak;
eta antzarek atontzen,
zizkiotela lastoak,
hantxe zebiltzan zozoak
jaio-berriarentzako
estalki bat izaten.
Ta Birjina adar-artean,
hasnasa zuri tartean,
bere Seme hartu ezinik
zohan eta zetorren.
Laguntzan dator Senarra,
ezpainetan irriparra.
Oihana aizean bezala
korta pozgarria zan.
|