Neskatx-billera batean
Arrese, Emeterio
Mendi-mendiko urjaiotz edo
iturri bizi gardena
bezin garbiya zuen irripar
eta zuen mintzoera.
Zeruko lili, aingeru bitxi,
zuek emengo billera
argiz betetzen dezute, baiki,
ta usai txit emez gañera.
Egi au bide danez nik orain
azken itz oiek, onela:
Gutxienaz eun urterañoko
luzapengai dun bizmena
zorionaren euzkiz yantzia
Yainkoak demaizutela!