inprimatu
Amaren negar marraska
Izenburua:
Amaren negar marraska
Sinadura:
Klaudio Sagarzazu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sagarzazu, Klaudio

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1948
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4
Orrialdea:
16-18

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


¡Guda zitala!

 

Sagarzazu, Claudio

 

 Negarrez dago, etxe txokoan

 «Gaztañazpi»-ko ama gaxoa...

 Atzo goizean kendu diote

 Bere semetxo biotzekoa...

 

 Negarrez dago, urrun begira,

 «Larramendi»-ko neska maitea...

 Orain ez da len bezela igotzen.

 Goiko iturrira mutil gaztea...

 

 Nork zatitu du orren gogorki

 Emakume zar berdin-gazea?

 Nork zimeldu du udaberrian

 Landa alaieko lore usaikia?

 

 ***

 

 Notin txar,

 Gaiztoa,

 Biotzik gabekoa!

 Begi beltz-aundiduna,

 Gozetien laguna...

 Burruka

 Zalea,

 Errukirik gabea:

 

 Artu dek

 Gaztea,

 Amatxoren semea...

 Bidaldu dek gudara,

 Gizon onak iltzera;

 Eta i, or,

 Etxean,

 Gelditu aiz oiean...

 

 Burruka

 Nai aldek?

 Legez ik yun bear dek;

 Eta iñor ez bidali

 Ire indarraz gudari...

 Billaua,

 Gaiztoa,

 Gogo txar-txarrekoa!...

 

 Ez dituk

 Ikusten

 Biotzak erdibitzen,

 Gizonak alkar iltzen,

 Eta-erriak austen?

 Ez dek ez

 Ikusten

 Ire odola ixurtzen!

 

 Ez dituk

 Ikusten

 Ama gaxoak mintzen,

 Neska politak urtzen,

 Eta aitk ere erotzen?

 Ez dek ez

 Ikusten

 Ire semea amaitzen!

 

 Besteren

 samiña,

 Iretzat gauz-ariña.

 Oi, gazteen odola!...

 Ta iri ez dik axola...

 Gizon beltz,

 Idorra...

 Biotza dek gogorra!

 

 Elduko

 Dek ire

 Azken ordua ere,

 Ta ire eriotzagatik

 Iñork ere ez negarrik...

 Geldi zak

 Gaur, guda,

 Eta egintzak gentsa;

 Beztela

 Bigar, i,

 Oi zeñen estu, larri!...

 

 ***

 

 Negarrez dago, etxe txokoan,

 «Gaztañazpi»-ko ama gaxoa...

 Atzo goizean, gudan il zaio,

 Bere semetxo biotzekoa...

 

 Negarrez dago, gelan gorde-ta,

 «Larramendi»-ko neska maitea...

 Ez da geiago arin igoko

 Goiko iturrira, mutil gaztea...

 

 Besteren

 Samiña

 Iretzat gauz-ariña...

 Oi, gazteen odola!...

 Ta iri ez dik axola...

 Gizon beltz,

 Idorra...

 Biotza dek gogorra!!!

 


inprimatu