Mutiko txiroa
Sagarzazu, Claudio
Ortzea
Berundun,
Euzkirik ez, dana illun...
Uri, zelai, mendiak,
Elurraz, txit zuriak...
Ta aizeak
Gaur nai du
Arantzak lez zulatu...
Ain da ba
Zorrotza
Ipar-aize txit otza!...
Mutil bat
Txiroa,
Otzez dar-dar gaxoa!
Orra-oņuts-gorrian
Elurraren gaņean,
Gaur ere
Txaidean,
Aterik-ate eskean...
Mutiko
Txiroa,
Otzez dar-dar gaxoa!
Mutiko
Maitea,
Zuk gaur dezun gosea...
Ta zu gaizki ikusita
Nik artzen detan miņa...
Atozkit
Txiroa,
Tori, yaki beroa...
Mutiko
Maitea,
Zuk gaur dezun gosea!
***
Txakur bat
Zikiņa,
Bai-dala gauza iguiņa...
Baņa orra maiean,
Aberatzan etxean,
Gauz onak
Bazkaltzen,
Nai aņa esne edaten...
Txakur bat
Zikiņa
Bai-dala gauza iguiņa!...
Negu txar
Beltzean,
Kistar bat ia illean...
Orra-oņuts-gorrian
Elurraren gaņean...
Ta txakur
Bat ongi,
Bero-bero ederki,
Mai eder
Onean,
Aberatzan etxean...
***
Goiko Yaun
Txit ona,
Atoz arin gugana...
Poztu zazu txiroa,
Zoriondu gaxoa...
Gaur emen
Lurrean,
Aberatzen artean,
Ez dago
Biotzik
Ez dago maitasunik...
..................
Ortzea
Berundun.
Euzkirik ez, dana illun,..
Uri, zelai, mendiak.
Elurraz, txit zuriak...
Oroitu
Gaitezen,
Tu-errukitu arrea!
Gaur, asi
Gaitezen
Txiro gaxoa alaitzen...
|