Iesu Aurra-ren bizitza, eresidun aur-poematxoa, bost kantetan
Lekuona, Manuel
Prologus
-Elixebatxu, txingo, txingo, txingo,
nora zoaz, brai, brai, brai?
-Maitearengana, txingo, txingo, txingo,
maitearengana, txingo, txingo, bai.
-Elixebatxu, txingo, txingo, txingo,
nun dezu maitea, brai, brai, brai?
-Goiko Kameran, txingo, txingo, txingo,
goiko Kameran, txingo, txingo, bai.
-Goiko Kameran, txingo, txingo, txingo,
nor bizi da bada, brai, brai, brai?
-Goiko Kameran, txingo, txingo, txingo,
Elizatxua dago, txingo, txingo, bai.
-Elizatxuan, txingo, txingo, txingo,
nor bizi da bada, brai, brai, brai?
-Elizatxuan, txingo, txingo, txingo,
Kutxatilla dago, txingo, txingo, bai.
-Kutxatillatxuan, txingo, txingo, txingo,
nor bizi da bada, brai, brai, brai?
-Kutxatillatxuan, txingo, txingo, txingo,
IESUTXO bizi da, txingo, txingo, bai.
.....................................
-Elixebatxu, txingo, txingo, txingo,
nora zoaz, brai, brai, brai?
-IESUTXO'rengana, txingo, txingo, txingo...
-Gu ere zurekin, txingo, txingo, bai.
I kantua
Deia
Iesu Aurraren bizitza goaz astera esaten,
pekatariak beti gogoan eduki dezaten;
pekatariak beti gogoan eduki dezaten,
Iesu Aurraren bizitza goaz astera esaten.
Eta auxe lenen:
Nolatan sortu zan Nazaret'en.
Zeruetako Santu guztiai diegu eskatzen
lagun gaitzaten
ondo kantatzen.
Sortzea
Orain esango degu
Iesutxoren bizitza,
abesti pol'itik entzun
nai duanik balitza;
abesti politik entzun
nai duanik balitza,
orain esango degu
Iesutxoren bizitza.
-Yoakin eta (i) Ana,
alaba nun dezuten?
-Ez dagola, ez, etxean,
ez dagola, ez, emen.
Yerosolim'en dago
gure Yave yauresten...
Ez dagola, ez, etxean,
ez dagola, ez, emen.
Simeon aiton zarra
dago Yerosolim'en:
-Miremtxu nexka polita
ikusi dezun emen?
-Uso txuri batek zizun
emen izena Mirem...
Orain ezkonberri dago
gaxoa Natzaret'en.
Yosepe gizon ona
bizi da Natzaret'en
-Nun dezun zure (i) usoa?
nun dezun zure Mirem?
-Lanean gaxotxoa,
lan ta otoitz egiten,
Mesias Salbatzallea
etor dedin lenbeitlen.
Mesias Salbatzallea
ba'dator ba oraintxen:
Yaunaren mandatazia
orain dator zeruren.
-Agur, agur Miremtxu!
agur, bai, agur, Mirem!
Zu izango zera (i) Ama
Aitaren Semearen.
-Nola diteken ori,
ori nola diteken?
-Goikoak emango dizu
bere itzal ta arnas goen.
Birjin izango zera
beti Ama izan arren...
Birjin ta Ama nadilla
diozun bezela. Amen.
II kantua
Deia
Iesu Aurraren bizitza gabiltz negarrez esaten,
pekatariak beti gogoan eduki dezaten;
pekatariak beti gogoan eduki dezaten,
Iesu Aurraren bizitza gabiltz negarrez esaten.
Ta auxe bigarren:
Nolatan jaio zan Betlehem'en.
Zeruetako Santu guztiai diegu eskatzen
lagun gaitzaten
ondo kantatzen.
Jaiotza
Dan, dan-dan... Maria ta
Yosepe Belen'en
kras, kris-kras... etxe gabe
Gabon izan arren.
-Dan, dan-dan, nor da emen
jauregi onetan?
-Kras, kris-kras, zein da deika
gauko amarretan?
-Dan, dan-dan, eske gabiltz
gauko ostatuaren.
-Kras, kris-kras, ostaturik
ez dago ha emen.
-Dan, dan-dan, nor da emen
etxetxu onetan?
-Kras, kris-kras, zein da deika
gauko amaiketan?
-Dan, dan-dan, beartsu bi;
edeki eiguzu!
-Kras, kris-kras, aberats bi
artuak ditugu.
ŦDan, dan-dan, jo dezagun
estalpe onetan.
Kras, kris-kras, sar gaitezen
ortxen illunbetanŧ.
Dan, dan-dan, amabiak
Belen'go torrean.
Kras, kris-kras, aingeruak
zeruko atean.
ŦDan, dan-dan, aintza goian
ta pakea emen.
Kris, kris-kris, leen Kristo
jaio da Belen'enŧ.
Dan, dan-dan, aingeruak
dan-dan, danboliņa.
Kris, kris-kris, artzaitxoak
kris-kris, kriskitiņa.
Dan, dan-dan, bart Belen'en
eta bart Belen'en,
kris, kris'-kris, jaio zaigu
Iesutxu Natzaren.
Kris, kris-kris, jaio zaigu
Iesutxu Natzaren...
Dan-danok sar gaitzala
Berak zerura. Amen.
III kantua
Deia
Iesu Aurraren bizitza gabiltz negarrez esaten,
pekatariak beti gogoan eduki dezaten;
pekatariak beti gogoan eduki dezaten,
Iesu Aurraren bizitza gabiltz negarrez esaten.
Ta au irugarren:
Nola Erregeak gurtu zuten.
Zeruetako Santu guztiai diegu eskatzen
lagun gaitzaten
ondo kantatzen.
Erregeak
Trakatan, trakatan, iru Errege
trakatan, trakatan, Belen'era,
Belen'en jaio dan Iesu Aurtxoa
trakatan, trakatan, jaurestera.
Beltxor'ek, trakatan, zaldia beltza;
Kaxpar'ek, trakatan, zaldi gorri;
trakatan, trakatan, Baldaxar zarrak
zaldia, trakatan, txuri-txuri.
Trakatan, trakatan, izarra dute
ain bide luzean gidaria;
trakatan, trakatan, Yerosolim'a
oraintxe eldu dira ia-ia.
-Herodes yauna, nun dan
Errege Natzaren?
-Zuek nai dezutena,
erregerik onena,
ea dan Belen'en?...
Herodes azal_zuri,
barren-beltz gaiztoa!
Itz leunak mingainean,
bai, baņan biotzean
zorroztu aiztoa....
Trakatan, trakatan, izarra berriz
len bezain argi ta diztizari,
trakatan, trakatan, Belen'era arte
bideko pozkille ta gidari.
Etxe baten gaņean
izarra gelditu...
Etxearen ttattarrak
ta ango ez ta bearrak
nola ez arritu?
Barruan Maria ta
Aur maitagarria;
irurok auspezturik
ta kutxak zabaldurik
eskeņi berria.
Beltxor'ek urre gorri;
Kaxpar'ek kekiņa;
Aurrak Baldaxar'ena
onetsi du goiena:
mir-ale min-miņa.
Trakatan, trakatan, iru Errege
trakatan, trakatan, Sorkaldera,
Iesu jaio dala ume guztiai
trakatan, trakatan esatera.
Iesu jaio dala ume guztiai
trakatan, trakatan, esatera;
ta txintxo diranai zapetatxuan
jostallu politak ematera
IV kantua
Deia
Iesu Aurraren bizitza gabiltz negarraz esaten,
pekatariak beti gogoan eduki dezaten;
pekatariak beti gogoan eduki dezaten,
Iesu Aurraren bizitza gabiltz negarrez esaten.
Ta auxe laugarren:
Nola Ejipto'ra igesi zuten.
Zeruetako Santu guztiai diegu eskatzen
lagun gaitzaten
ondo kantatzen.
Ejipto'ra
Arre, arre, astotxoa, arre, arre, kon-kon!
Arre, arre, Ejipto'ra bear degu jon jon...
Atzetik gizon gaiztoak
zorrotzik beren aiztoak...
Arre, arre, astotxoa, arre, arre, kon-kon!
Traka, traka, axkar, axkar bear degu jon jon...
Umetxoen garraisiak
bai estu eta jerriak!
Arre, arre, astotxoa, arre, arre, kon-kon;
Traka, traka, bixi-bixi, bear degu jon jon...
Ama gaxoen negarrak
aizkatu ditu baztarrak.
........................
Bidean ereille bat...
-Aizazu, gizon:
Ejipto'ra bidea
nundikan dagon?
-Atozte, atozte;
emendik zuzen-zuzena...
begira, begira,
lurgorri ortan barrena...
Goiko Jaunak ordaindu bizaitza...
-Bera da ordakiņ oparoena.
........................
Arre, arre, astotxoa, arre, arre, kon-kon
Traka, traka, Ejipto'ra bear degu jon jon...
Atzetik gizon gaiztoak
zorrotzik beren aiztoak.
........................
Bideko ereillea
orra segari;
orain erein azia
du gari gorri...
-Gizon, gizon:
igaro dan emendikan
aur txiki batekin
gaur senar-emazterikan?
-Bai... ni ereiten ari nintzala...
-Ene!... Guazen etorri-bidetikan.
........................
Arre, arre, astotxoa, arre, arre, kon-kon!.
Traka, traka, Ejipto'ra bear degu jon jon...
Txoriak goian kantari,
txiruliru-li, txiruliru-li...
ongietorri Mirem'en Semetxoari.
V kantua
Deia
Iesu Aurraren bizitza gabiltz negarrez esaten,
pekatariak beti gogoan eduki dezaten;
pakatariak beti gogoan eduki dezaten,
Iesu Aurraren bizitza gabiltz negarrez esaten.
Ta auxe boskarren;
Aurtxoa nola zan jostatutzen.
Zeruetako Santu guztiai diegu eskatzen
lagun gaitzaten
ondo kantatzen.
Gurutzea
-"Nun dago, Amandrea,
berorren Semea,
zerutik iatsiriko
geure mesedea?".
-"Or goiko munatxuan
oņez ortotsean,
keriz emoten deutson
arantza-ganean".
-Zegaitik zagoz, maite,
oņez ortotsean?
Eutzo zapatatxuok;
yantzizuz soņean.
-Ez, Amatxu laztana,
ez zapatatxurik;
are ikusiko nozu
oņok untzaturik...
-Zegaitik zagoz, maite,
olan, burutsean?
Eutzo kapelatxua;
Tantz buru-ganean.
-Ez, Amatxu laztana,
ez kapelatxurik;
are ikusiko nozu
arantzaz yosirik...
Zertako dozuz, maite,
egur latz bi orreik
Eutsizuz yostalluok,
yostallutxu oneik.
-Ez, Amatxu laztana,
ez yostallutxurik;
are ikusiko nozu
kurutz baten illik...
.....................
Egur areikaz Iesu'k
kurutz bat egin-dau...
Mirem'ek ikusirik
biotzean min-dau.
-"Nun dagon, Amandrea,
zerorren Semea,
zerutik yatsiriko
geure Mesedea?".
-"Or goiko munatxuan"
billuts-billutsean,
arantz ta untzez yosirik
ILLIK KURUTZEAN.
Bukaera
Deia
Orra Iesu'ren bizitza kanta bertso berrietan
entzun dezaten pekatariak Euskalerrietan;
pekatariak entzun dezaten Euskalerrietan,
orra Iesu'ren bizitza kanta bertso berrietan.
Aintza Berari
zeru goietan.