Gauza reserbatuak
Franco-euskaldunkaseta batek, frantsesez (eskuara populuarentzat) IGELARI
antikonfesional pekatua egoitzi dio eta etsenplutzat eman pertsulariak esanaz
obe genukela horien bertsoak publikatzea, baina kritika horrek edo ez daki
euskuara ongi edo astoa da, antikonfesional eta antiklerikal itzak naastutzeko
lehenik, eta ez konturatzeko antiklerikal usaina daukan kronikan POPULUAN bildu
buruxkez egina dela, baina gure herriko bourgeois "elita" horrek ez daki
populua zer den eta aski paper belztu dugu gor horiekin, apezak baino
apeztiarrago diren horiekin.
Gure auzia jarraituko dugu eta sekulan batzuek ahaztu balute ez gira
serioski ari, ez gira doktrina adelatzen ari; bakarrik uste dugu populuaren
gisa populuko seme baikira artzain bat gaizto denean edo ardi bat errebelatua,
ņapurtua, galdua khantoreak egiten ahal zaizkola egitate horrek ez duelarik
artalde guzia, ez artzain berriak kondenatzen. Khantore berriekin berdin eginen
dugu, herri eta jende izenak kanbiatuko ez baita justu ardi baten gatik edo
artzain baten gatik artzan-olha guzia belztua izan dadin.
Larragoiti Gardei-an horak gaitz titzie
Orotako gaitzenak artzan-horak dire;
Gaiazko igaileak jan nahi titzie
Jaon erretorak ziek abisa zitaie.
Gardei horrek ohetik horer haxi-haxi,
Primak aldiz leihotik artho zathi-zathi.
Jaun erretora sartzen da gibeleko borthati
Khortearen egitera Gardei-ko primari.
Xarmagarria zira eder eta gazte
Ene bihotzak eztu zu baizik hain maite
Beste zonbait bezala banintz ni e libre,
Zurekin ezkontzeko plazera banuke.
Jauna zer mintzo zira gisa horrez eni
Bena zure arropari etzaio kounbeni.
Zerbait experantxatan gertha banendi ni,
Adio behar nuke erran Uskal-Herriari.
Ene bihotzak eztu gaik ez egunik
Nigarrez uthurritan ixurten ez denik;
Phena handitan dela maitea jakinik
Sabelaren barnian ezurrak eginik.
Parisera izan da ikhusten barbera
Nuntik sofritzen zian erran lizon berhala
Arrapostu ukhen du ikhus eta hala
Eritu zen aldetik sendoturen zela.
Barberak eriari: gaxo ifantia
Zure minak baduke bere akabantxa
Bederatzi hilabete hartzatzu aitzina
Gero sendoturen da zure sabel mina.
Eriak barberari bisitaz milexker
Sendoturen zaiola ahal bezain laster
Segretia edukiz egi'dazut plazer
Ez erran nihuri ere kobesariz bester.
Maitia pharti zite plazer duzunian
Nihurk ikhusi gabe gaiaren minian
Nik emanen deizut lagun bat joaiteko bidian
Harek ezariren zutu trankil bihotzian.
Arotxaren zamaria erradak egia
Norat eraman dian aphez gelharia?
Eraman ukhen dizit lehenik Maolera
Gero hantik aitzina zuk erran lekhila.
Hitz guti ezagunak: horak = arrazako zakurrak (alan-hor, ehiz-or,
artzan-hor); gaïa = gaua; bortha = atea; prima = oņordeko etxek'alaba; barbera
= Zuberoan joan den mendean medikuari izen hori ematen zen; arrapostu =
erantzun; nihuri = iņori; zamaria = zaldia; gelharia = apezaren neskatoa.
Khantore hori hainitz ezagutua da eta kantatua, baina ezagun diren
bizpalau "bresetak" khantu hontatik kendurik ez dute zentzurik. "Gardei"ko
kantuak beren herrian famatuak dire, nik beintzat erriko semekin gazterik ikasi
ditut, erriz-erri pestaliar ibiltzen ginenean.