inprimatu
Goizeko jardunaldia
Izenburua:
Goizeko jardunaldia
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1994
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1994
Orrialdea:
311-333

Goizeko jardunaldia

 

Agurra

 

         Alberdi

 Nere barrena gaur alaittu du

 onuntz etorri bearrak;

 Euskalerriyak ain gutxi ditu

 au bezin leku ederrak.

 Gauza (y) au orla agindutzen dit

 maitasunaren sugarrak,

 egunon danoi, biotz-biotzez,

 zer moduz Ernanitarrak?

 

         Lazkano

 Gizpuzku dana ikusten det

 bertsoaren egarriyak;

 nunbait jenteak jakin nai ditu

 gure barrengo berriyak.

 Ementxen gera au asetzera

 beste gabe etorriyak.

 Lendabiziko, Jaunak, egun on,

 entzule maitagarriyak.

 

         Mitxelena

 Barrunbe dana betea dago

 emen euskaldun jatorrez

 ta beste asko sukalde-txoko

 askotan entzuten daudenez;

 ta barrenera sartu ezin zana

 kanpoko aldean altabozez,

 bertsu onekin entzule danak

 agurtzen ditut biotzez.

 

         Iztueta

 Anai ta arreba zoragarriyak,

 euskaldun itxurakoak;

 badirade gaur gure bertsuak

 entzutera bildutakoak;

 agur eginaz artu nai ditut

 goikuak eta bekoak;

 eta egun on biotz-barrendik

 entzule biotzekoak.

 

         Zepai

 Arren erruki izan dezala

 guri agintzen digunak,

 etorri dira anaiyak eta

 arrebak eta lagunak;

 urtian gutxi izaten dira

 gaur bezelako egunak,

 etorri gabe ezin gelditu

 euskera maite degunak.

 

         Uranga

 Poz-atsegiņez astera nua

 Ernani ontan lanari,

 gure aurrean gaur begirata

 paradisua dirudi,

 Oinbeste anai, arreba maite,

 lendabiziko zueri,

 ta radiyotik toki askotan

 aitzeko zai daudenori;

 lendabiziko eskatzen diot

 Jaunak egun on danori.

 

         Lexoti

 Biotzetikan besarkatze'ittut

 emen dauden euskaldunak,

 billera oek izaten dira

 ezagutzeko lagunak,

 Gu zortzi gera txapelketa au

 jokatu bear degunak

 ta kop'oder oi eaman dezala

 obekin kantatzen dunak.

 

         Garmendia

 Gu zortzi lagun etorri gera

 kantatutzeko pozean

 ta ainbat euskaldun ikusten ditut

 bertso berriyen gosean,

 Beti eztago errex moldatzen

 batek nai lukeen klasean;

 batzuk aurrean bearko degu

 beste batzuek atzean,

 zuen gustora egingo degu

 okerrik izan ezean.

 

IIgn. saioa

 

         Zortzi bertsolariak, Ernaniko baserri bateko familiakoak dira. San

 Juanotan guztiak baserrian aurkitzen dira. Bazkal ondoren bertsotan asten dira:

 

         Iruna bertso:

 

         Alberdi (apaiza)

 Ai gazte maite, zure osaba

 dua zuri tentatzera

 zure bideak abittu nai det

 nik gaur golpez negurtzera;

 osabagana sarritxuago

 zatoz zu konfesatzera,

 lengo bideak utzi itzazu,

 oker diranak atzera,

 edo bestela kondenatuta

 inpernura juango zera.

 

         Lazkano (aitona)

 Lanean pasa ditu aitonak

 bizitzako urte gustiyak,

 lan gaizto asko emana dit nei

 famili au dana astiak;

 orain nastuta ikusten ditut

 gorrotuz bata bestiak...

 ainbat nekeren ondorenean

 benetan gauza tristiak!

 Nik neronena betia daukat

 or konpon zaite guztiak.

 

         Mitxelena (aita)

 Gure etxian bizi modu bat

 zoragarriya daukat nik:

 nere aitonak jolas guztiak

 biotz onez eramanik.

 Osaba bate apeza ba-det

 Ameriketan izanik,

 beste senide otso batzuek

 morroiarekin egonik;

 etzait iruditzen etxe bat danik

 obetogo bizi danik.

 

         Iztueta (osaba amerikanoa, ezta legorra)

 Zorioneko egun eder au

 degu San Juan eguna

 aparte geunden zenbait senidek

 gaur alkar topau deguna.

 Urte askotan Ameriketan

 neukan bizitza illuna,

 baņan azkenikan iritxi det

 neure goguetan nuna;

 ara berriro bildurikan gaur

 dago senditza kuttuna.

 

         Zepai (mayorazgua, 24 urteko mutilla)

 Nere barrengo sentimentua

 nai nuke adierazi,

 naguen baņo debillo ez det

 nere bururik ikusi.

 Gau eta egun lana egin da

 gu ezin gerade bizi...

 Gure ama kuttunari're

 urtiak juan igesi,

 oeta (b)ost urteko mayorazgoak

 ez al du andre eder bat me(re)zi?

 

         Uranga (anaia, soldadua; Afrikatik permisuarekin etorri dana)

 Nere anaia biotzekoa,

 bear didazu gaur entzun;

 ai zuk eta nik txikitatikan

 degu ainbeste maitasun!

 Enteratu naiz zuk ere laister

 nola esposau bear dezun;

 baņa ni andik etorri eta

 miseriz nola naukazun,

 gau baterako diru pixka bat

 preparatutzen didazun.

 

         Lexoti (18 urteko anai; baserrian bizi da)

 Amairu urte nitun, ni nintzen

 aurrikan lanin asiya,

 biarra zer dan gaztetandikan

 ni naiz ondo ikasiya,

 Andik aparte berriz lanian

 etxian asko ikusiya,

 beti anayai entreatze'iot

 irazitako guztiya.

 

         Garmendia (etxeko morroi zarra)

 Anai ta arrebak, neure bizitza

 tristea eta elkorra

 orregaitik neure gorputza

 plakua eta igarra.

 San Juan jaiak dirala eta

 danak juerga eta parra

 etxe orretan ba dago noski

 morroi zarraren bearra.

 

         Alberdi (osaba apaiza)

 Osaba apaiza gaur milla gauza

 ernetzen zaio burura,

 ta iņork eztu etortzerik nai

 ni bizi naizen lekura.

 Erakutsitzen saiatutzen naiz

 bide onezko oitura,

 errezo eta dotriņa onak

 beti bear diran kontura,

 iltzen naizenen gure Jainkuak

 sartuko al nau zerura.

 

         Lazkano (aitona zarra)

 Aisatzen zaitut zure etxean

 nere ordezko jarriya,

 ezkon-lanetan otz ote zauden

 ongi nago igarriya;

 artatik dator familiyaren

 galera izugarriya,

 anai trastoak bidali'tzatzu

 ta jarri andre berriya

 ori egiten ezpadezu zuk

 galdu zaigu baserriya.

 

         Mitxelena (aita)

 Aita zararek etxe onetan

 ez dauka asko pozterik;

 semeak ere bide txar asko

 ikasi zuan gazterik.

 Irabazitik ez du pentsatzen

 txanpon bat iņoiz uzterik,

 da morroiai're nai duna egin

 ez daukat galerazterik,

 aita zarrentzat ez da etxian

 naigabe txarra besterik.

 

         Iztueta (osaba amerikanoa)

 Etxe onetan ederki nago

 illoba, aita ta anaiz,

 Ameriketatik etorri eta

 esperantzatan nolanaiz.

 Besteak gaizki dabiltza baņa

 baso goratutzen zait maiz;

 Izan'e berez au izan degu

 gure etxearen lan-gaiz

 eta juratu!, zu morroi zarra,

 zuretzaz oroituko naiz.

 

         Zepai (baserriko mayorazgua)

 Juan daneko zenbat urtian

 baserrian gera bizi;

 lana eginda gaitzikan nik ez

 det ezer ikusi.

 Egiten danik ez da ordaintzen

 nai nuke adierazi;

 baņan alare ola uzterik

 nola ez duten merezi,

 laguntzallerik ezpaldin bada

 laister juan bi'et i(g)esi.

 

         Uranga (soldaduzkan dagoena)

 Soldaduzkaren suerte orrek

 nauka Afrika-ko partian

 denpora pixkat pasa bearra

 neure buruen kaltian;

 aizu, anaiya, nigaz zu pixkat

 ia gogora zaitian

 nik ez daukat ona etortzerik

 emendik ara juatian,

 ezta (y) asko zuzentzea're

 emen nagon bitartian.

 

         Lexoti (fabrikan dabillen anai gaztea)

 Fabrikan ere ni maite naute

 ez bai det iten okerrik

 etxian ere gaur bitartian

 ez daukat pama txarrik;

 irabaziya anaiyai eman

 eztago esan biarrik,

 bost duroko bat nei ematen nau

 San Juanetan bakarrik.

 

         Garmendia (morroi zarra)

 Morroi zarraren bizimodua

 beti erdi-negarrean

 ai! goizetikan illuntzera lan

 atxurrarekin lurrean.

 San Juanetan zuek festan da

 ni ukullu baztarrean;

 amerikanoa're ondo dagola

 zillarrean da urrean...

 ni ere zuen anaya naiz

 Jaungoikuaren aurrean.

 

         Alberdi (osaba apaiza)

 Erri txikiko erretorea

 nola nagon jakiņean

 ni beti beintzat saiatuko naiz

 otoi berdin-berdiņean.

 Urte askuan nola nabillen

 Euskalerri-jakiņean

 nere otoitzak juango dira

 goraņo bide fiņean

 nere bitartez sartu zaitezten

 danok zeru urdiņean.

 

         Lazkano (aitona)

 Ara, apaiza, zuri itztxo bat

 nago esan bearrean:

 martxa koskorra ikusten bai det

 gure baserri zarrean.

 Iņork lanikan ez du egin nai

 sortu giņan lurrean;

 al baldin bada nik familiya

 jarri nai det indarrian,

 aspertutako neska zarren bat

 ez al da zure errian?

 

         Mitxelena (aita)

 Ni naiz etxeko guraso zarra

 kantatzeko atsegiņez;

 ez det bizi nai, osaba, morroi,

 ta semeak uts egiņez;

 morroiak ere lan asko eta

 omen dago jan ariņez;

 mundu pixka au zetan pasatu

 bea'ugu bide samiņez?

 Batak bestea serbi dezagun

 izerdiaren ordaņez,

 gauza pixka da, dakiguna da

 gu bizi geran lur-gaņez;

 zertan onela asarre bizi

 gaizki mintzatuz mingaņez?

 Esan liteke, bizi gindake

 gu oso era apaņez,

 Baten faltean besteak beti

 okerra beste ordaņez.

 San Juanak emen datozte

 eztait zerbait eragiņez

 eta etxia betia daukat

 ollasko eta txanpaņez;

 famili dana nerenganduta

 nai nuke erabat fiņez

 auekin emen bertsuk botata

 bazkari on bat egiņez.

 

         Iztueta (osaba amerikanoa)

 Anai ta illoba, mutil da morroi,

 zurikeriyan aziyak,

 usaiya bai du Ameriketan

 eindako irabaziyak;

 baņa guziai ezin liteke

 gaur kunplitu gutiziyak,

 morroi zar onek gure (y) etxien

 ba-ditu urte luziak

 eta berari uzten dizkiot

 nere ondasun guztiak.

 

         Zepai (mayorazgua)

 Gaur goizian'e goiz askorikan

 ni nola naizen jaikiya,

 baserritarrak izan biar du

 ganaduan errukiya;

 ni ere enaiz garai batian

 bai gutxi edukia.

 Orregatikan mundu guztiyak

 dauka nere inbidiya;

 gure etxean ere ba-dago

 morroi on baten premiya.

 

         Uranga (anai soldaua)

 Anai maitea, erruki zaitut

 orain zure esanian,

 ikusten zaitut aspaldi ontan

 oso bide zuzenian.

 Gizarajua gau eta egun

 larri or dabil lanian,

 baņa ni ere libratuko naiz

 urtiaren azkenian;

 ez apuratu, konponduko gera

 etorritzen naizenian.

 

         Lexoti (18 urteko anaia)

 Fabrikan ere billatutzen det

 neretzat lana bear aņa;

 etxian ere, gaztia naiz-ta,

 egiten naute engaņa;

 beste zarragok, gogo-utziyagok,

 lanari artu tamaņa,

 biartu naiz-ta, arrazoi auxe

 jakin nai det alajaiņa;

 gero zer dote izango deten

 esan naizak ba, anaiya.

 

         Garmendia (morroi zarra)

 Amerikanoari esan bia'izkat

 anbat arrazoi egizko:

 lengo bertsuan neretzat ditun

 ainbat izketa mamizko.

 Asarretikan len ondo gaude,

 ori ez det nai berrizko;

 pentsamentua nei egitea ez da

 zure famili gogozko.

 Nik morroi segituko det eta,

 adiskide, eskerrik asko.

 

IIIgn. saioa

(biņa-biņaka)

 

 ALBERDI ETA LAZKANO

 

 1go. Alberdiri bi puntu

 

 Edaririk onena

 degu ur garbiya.

 Nik ez det sinistutzen,

 oi ezta egiya.

 Astelenetan nik ba-det

 geioren premiya.

 Urak legortutzen du

 nere eztarriya.

 

 Nazioen artean

 gerra asten bada,

 nere buruko illea

 orduan joango da.

 Esaten dutenaz, orrek

 orain dauka moda;

 egia baldin bada,

 gauz au galdua da.

 

 Lazkanori beste bi puntu

 

 Auzoko sukaldian

 lukainka zintzilik;

 izugarrizko txerria

 izan bea'ute illik.

 Arrapatuko banitu

 joanikan ixillik,

 orduan ez uke izango

 olako mutillik.

 

 Pobria naiz, ez daukat

 urre ta zillarrik...

 gaur dauden txanpoi zarrak

 patrikan bakarrik.

 Ala ere ez daukat

 iņoren beldurrik.

 Osasuna dunak ez dik

 ontasun bearrik.

 

 2 gn. Ofizioa emanda iruna bertso

 

         Alberdi (jatetxean bazkaldu duena)

 Janari gutxi barruan dula

 ekarri dezu platera;

 dudarik gabe nik neu gosiak

 nijua ordaņatzera;

 galanki kobrau didazu eta

 zuk zeuk kontuak atera:

 zure etxera berriz ez nua

 ni bazkairikan jatera.

 

         Lazkano (jatetxeko nagusia)

 Etxean nitun janari dunak

 kasik ditu barrenean;

 au jan artean pozik jardun da

 aserretu azkenean;

 pentsatuko du ni or galeran

 segitutzea lanean;

 gero zer jan dun aztu egin zaio

 edanez pasa danean.

 

         Alberdi

 Pagatuta're ondo jatea

 baida nere desiua;

 baņo (y) orrela ez det ikusten

 nik zure kondeziua:

 jan gutxi eman da galanki kobrau,

 zeuretzat negoziua...

 Zuk ere ondo ikasi zendun

 Judasen ofiziua.

 

         Lazkano

 Aitor nezake, eztijoala

 goseak eta egarri,

 ez jakiņean iņor badago,

 kolorean zaio igarri.

 Pagatutzeko dirurik ez ta,

 orain dago parregarri;

 urrengoan zatozenean

 diru geiago ekarri.

 

         Alberdi

 Diru pixka bat erun bearko,

 kobratzen zalia zera;

 zure etxetik ni inoiz triste

 naiz lenago're atera.

 Amar balio duana ogei

 inguru kobratzen ai zera.

 Bukaera txarra zuretzat dator,

 mudatutzen ezpazera.

 

         Lazkano

 Tabernariyai nai liokena

 dun konduta ona kendu;

 a!! nik ez baņa kliente txarrak

 gaizkigo ukatzen du.

 Gose xamarrik ote dijoan,

 lotsik gabe esaten du.

 Obe zenduke aldian sarri

 orrela jango bazendu.

 

 3 gn. Lau puntu emanda

 

         Alberdi: Otzik, pozik, zorrotzik, bildotsik

 Neure buruan ez daukat

 iņundikan otzik;

 barrua eztadukat

 gaur ziero pozik.

 Etxian baneduka

 iltzeko bildotsik,

 jiratuko nuke nik

 kutxillo zorrotzik.

 

         Lazkano: Pikardiya, erdiya, enbiriya, aundiya

 Gaurko persona askok

 duan pikardiya,

 naiz ta berak ez izan

 talentu erdiya.

 Albokuarentzat beti

 dute enbiriya,

 gero orrek sortzen digu

 galbide aundiya.

 

 MITXELENA ETA IZTUETA

 

 1 go. Bakoitzari bi puntu

 

         Mitxelena

 

 Gu ilgo gera, baņa

 ba-datoz gaztiak,

 ori jakingo du ba

 gaur mundu guztiak,

 pena eman arren ba

 lurra au uztiak,

 lekua bear bai dute

 sortzeko bestiak.

 

 Ezkontzea da gauza

 txarra eta ona,

 gizona danari beti

 gustatze'io gona,

 t'ori da alkarrentzako

 egiņa dagona,

 bestelan nondikan sortu

 andre ta gizona?

 

       Iztueta

 

 Batzuen zoriona

 besten naigabia:

 au da batzuk pozetan

 pena geiegia.

 Inpernua ta zerua

 diferente dia...

 Ez danak zorionak

 izango balia.

 

 Euri premi aundian

 jendiak zebiltzan;

 aspalditxuan ez da

 bustitzerik izan.

 Nekazaria dabil

 errukizko gisan;

 nola len belarrik gabe

 aldrebes dabiltzan

 

 2 gn. Ofizioa emanda iruna bertso

 

       Mitxelena (Donostian soldadu dagoena)

 Aizu neskatxa, ne baztarrean

 gauza polita zu zaude;

 eta entzun det Donosti ontan

 omen zaudela mirabe;

 da nik ez daukat ordu onikan

 iņoiz zu ikusi gabe;

 mundu onetan egin nahi nuke

 ni zure gorputzen jabe;

 era ortako izar polita

 nungo alaba zerade?

 

       Iztueta (Donostian neskame, mutillaren nobiyo)

 Beraz, mutilla, gustatu zera

 era ontako landarez;

 apartexego egon zaiteze,

 ala eskatzen dizut faborez;

 gaurko mutillen berri jakiten

 ez bai dago oso errez;

 neskatxai gauza txuriak esan

 josta nai luteke parrez...

 Zui gustautako izar polita

 goierritarra da berez.

 

       Mitxelena

 Zuekin bildutzen naizen ordutik

 biotza daukat festean;

 zorioneko soldaduzk'onek

 nauka laguntza eskean;

 neskatxakin'e ezin naiz egon

 neuk nai deten ainbestean;

 baiņan amaren launtzeko ere

 nola etxean iņor eztean,

 aber gu biok elkartzen geran

 erropa txar ok uztean.

 

       Iztueta

 Nere iritziz, mutilla ere

 zerade eder askua;

 izketan beintzat maite nazula

 ematen dizut juzgua.

 Onduan zaude eta ez uste

 nagoenik zapuztua;

 baņan ez baida siņistekua

 zenbait mutillen kontua;

 biotzez maita zadazu baiņan

 geldik eduki eskua.

 

       Mitxelena

 Beira, neskatxa, nere esanak

 ez dira gero lizunak;

 garbi ta argi eaman nai dizut

 munduko eginkizunak;

 zu neregandu nai zaitut beintzat

 launtzen banau osasunak;

 ta zuretzat eskeintze'izkitzut

 nik dauzkaten ondasunak;

 eta eskua mugiazten nau

 biotzan berotasunak.

 

         Iztueta

 Ene mutilla, esan didazu:

 maitatzen zaitut biotzez;

 eta ni ere mutil onakin

 eneiteke egon lotsez.

 Gaur Donostiko neure etxera

 ni biurtuko naiz pozez,

 zure kontu polit eta gaņera

 esan dizkidazun gauzez...

 Eun batzutara antz emango d'izut

 egitan zabiltzan ala ez.

 

 3 gn. Lau puntu emanez

 

         Mitxelena: Illunabarrian, aurrian, ederrian, laburrian

 Len esan dedan neskatxak

 illunabarrian

 ondotik bialtzen nau

 tarteka aurrian,

 bidean kotxen batek

 joko naun beldurrian,

 naiz juan ber izanarren

 bide laburrian.

 

         Iztueta: Deguna, eguna, biguna, laguna

 Nere mutil jator au

 biotzez biguna,

 nork eztu estimatuko

 olako laguna.

 Lasai egon, iritxiko

 zaigu eguna,

 biok batera pozez

 pasako deguna.

 

 ZEPAI ETA URANGA

 

 1 go. Bakoitzari bi puntu

 

         Zepai

 

 Dantza lotua Ernanin

 egiten da lasai;

 gazte asko nola dauden

 orretarako zai;

 jira ta bueltaka

 makiņa bat etsai;

 gauza orrekin konforme

 ez dagola Zepai.

 

 Gazterikan dituzu

 zuk zazpi nobiya;

 zuk orain esan dezuna

 eztala egiya.

 Nere denboran beti

 egitan naiz saya;

 ez daukat, baņa

 ba-daukat premiya.

 

         Uranga

 Inpernuko legatzak

 dirala aberatsak;

 ara joandako animak

 kottaduak, latzak.

 Nik galduak daduzkat

 orren esperantzak;

 uste't artuko'it'tutala

 San Pedro'ren giltzak.

 

 Pikaruaren kulpaz

 pagatzen du onak;

 gauz ori lendabiziko

 pentsau ber gizonak.

 Bide orri aurrera

 ematen dionak,

 gauz ori egiten dutenak

 ez dirade danak.

 _

 2 gn. Ofizioa emanda iruna bertso

 

         Zepai (txartelik gabe bertsoak entzutera joan dan goierritarra)

 Goierritikan etorri'ranak

 geiago era badia;

 bertsolariak entzutiarren

 ekarri degu idia;

 Poz askorikan nik billatu det

 ate ontara bidia...

 Nola gaur jarri dezute?

 Auxe formalidadia!

 

         Uranga (sartzea galerazten dion atezaia)

 Gaur Ernaniko bertso itia

 zen aspalditik egiņa;

 ta periodiko ta radiotik

 egin degu alegiņa.

 Berandu xamar allegau danak

 dauka kobratu eziņa;

 zuk ere entrada izango zendun

 leno akordau baziņa.

 

         Zepai

 Munduan ba-da aittu nai duna

 makiņatxo bat landare;

 erremeditu ziteken ori

 denbora pixkat juanda ere.

 Zuretzat etzan galera aundirik

 neri debalde emanda re...

 Billeterikan ez dagolako

 erdiak kanpuan alare.

 

         Uranga

 Emen askorek pentsatutzen du

 sarri bakoitzak beria;

 zu bezelaxe ate ondoan

 asko geldituak dia.

 Nik ezin naike, lagun maitea,

 gaur utzi libre bidia;

 ez pentsa gero ziņe maite au

 danik izatez neria.

 

         Zepai

 Ai! a ze gogua ar diazu

 izandu zaitut maitia;

 ez jakiņian baldin bazaude

 orain entera zaitia;

 aundiya ein dezu ate onduan

 nere kontra egitia;

 kargu ori berriz artzen badezu

 obeto saia zaitia.

 

         Uranga

 Lagun maitea konformau bear deu

 ai! alkartasun obian;

 ez al dakizu ate-gizonen

 kontu asko nola dian.

 Goiz partetikan sarreraik ez da

 gelditu zera bidian;

 gero emango dizut bat eta

 etorri arratsaldian.

 

 3 gn. Lau puntu emanez

 

         Zepai: Garra, zarra, parra, indarra

 Pixkat berotutzian

 artzen degu garra;

 jendiak orregaitik

 egiten du parra.

 Ba-dakit urtiak junda

 nola nagoen zarra;

 orregaitik gorputzian

 falta det indarra.

 

         Uranga: Maia, jaia, anaia, alaia

 Nere emazte maitea,

 preparatu maia;

 gaur bota bear degu

 egundoko jaia.

 Kanpuan egondurik

 etorri da anaia;

 gero egingo degu

 tertuli alaia.

 

 LEXOTI TA GARMENDIA

 

 1 go. Bakoitzari bi puntu

 

         Lexoti

 

 Sapelitze batian

 joango ote ziņake?

 Kontesta emango dizut

 lenguaren truke.

 Biraji oiek zer diran

 ez dakigu guk'ere,

 baņon pozikan ortan

 saiatu nai nuke.

 

 Sasoia dunak eztu

 sentitutzen otzik.

 Etzazula esan neri

 gezur edo saltsik.

 Nik berotzeko ez det

 bat'e esperantzik;

 sutan dagonak ez dago

 Lexotiren antzik.

 

         Garmendia

 

 Prenda estimatua

 gizonen biziya.

 Gazte-gaztetatikan

 nago ikasiya.

 Gure mundu au ezpaita

 gauza itsusiya;

 izan dezagula urte

 askoko graziya.

 

 Artzairik abillenak

 ezin gaitu ondu.

 Jende gaiztua dan lekuan

 emen naiko lan du.

 Aita Santuak oraindik

 orain esan du:

 dotriņ berriya sortuta

 eingo geala ondu.

 

 2 gn. Ofizioa emanda iruna bertso

 

         Lexoti (motorren dijoana; oņezkoari anka ausi dio deskuidoz)

 Motozikletan lengoan nijun

 emendikan apartian;

 nei Lekunberrin oi gertatu zait

 Naparruko erri batian:

 oņezko au kamiyoa atera

 oi! zat neretzat kaltian,

 eta nik anka ausi niyon ba

 jo ta deskuido batian.

 

         Garmendia (oņezkoa)

 Gaur motorrean dabiltzan askok

 daukate buru ariņa,

 Gaņean jarri, martxa aundian joaten

 eiten dute alegiņa.

 Ta nere anka gaxuak ba-du

 Lexotiren utsegiņa;

 an okerrean etzan pasako

 eskubin juan baziņa.

 

         Lexoti

 Oņezkuak'e beti eztabiltz

 Jaungoikuaren legian;

 ni ondo nijuan nire ustetan

 kamiyuan don legian.

 Motuarekin ni beti motel

 ibillitzen naiz beti an.

 Ni eskuietik nijuan baņo

 au zegon kontrabidian.

 

         Garmendia

 Nere eskua ezkerra zan da

 ni ibiltzen andik asi.

 Au baņo mutil traketsagorik

 oraindik ez det ikusi.

 karneta atera baņo len

 motozikleta erosi...

 ai! orregatik pasatutzen da

 emen ainbeste desgrazi.

 

         Lexoti

 Nik motuakin jo nuen eta

 onek artu zuen miņa;

 frenuak ondo ematen ere

 egin nuen alegiņa.

 Oņezkuak ere ezpaitu izaten

 danak talentu berdiņa

 desgrazi ori etzan pasako

 zu jator juan baziņa.

 

         Garmendia

 Gaur dablitzan motozikleta oiek

 ondo daude indarrean,

 ta aien gaņean dabiltzan asko

 oso itxura txarrean.

 Lexoti au're lenbizitikan

 jokabide okerrean...

 Onek obe luke artzai ibilli

 Ernion o an larrean.

 

 3 gn. Lau puntu emanez

 

         Lexoti: Ajia, korajia, biajia, garajia

 Gorputzian eztauka

 Lexotik ajia;

 lenguan Lapurdira

 ein det birajia...

 Arratsin ibiltzeko're

 bai det korajia...

 Ardiz betia daukat

 nere garajia.

 

         Garmendia: Justiziya, biziya, nagusiya, auziya

 Juraduak ein bear

 dute justiziya...

 Teatru ontan dago

 bertsuzko biziya...

 emen bakarrak bear du

 izan nagusiya

 Onenak irabazi

 dezala auziya.

 

IVgn. saioa

 

         Zortzi bertsolariak bertso bana Txirritari buruz. Bakoitzak nai duan

 doņuan kanta lezake  bere bertsoa: naiz, Ģaizak, i mottell, Maņontziģrenean,

 naiz ĢGure antziņako guraso nobliakģ,  naiz ĢIkusten duzu goizeanģ, naiz ĢUso

 zuriaģ edo beste edozein doņuan.

 

         Alberdi

 Txirrita jauna, Ernanikoa,

 beti dadukat goguan;

 izan ere ain kantari ona

 jatorritikan zeguan,

 emen izan da beste mundura

 ura're zala ba! juan;

 nere partetik nik desio det

 egon dedilla zeruan.

 

         Lazkano

 Ai!, gizon ori bertso lanari

 eskeņi zen gazterik;

 zoritxarrean, ez nuan izan

 nere begiz ikusterik.

 Arbol zar arek etzun merezi

 igartu eta jausterik...

 Aren onduan gu ezkerade

 orri ximelak besterik.

 

         Mitxelena

 Txirritaren izenaz

 zalla dago galtzen...

 asi ta galdetzen

 ura bezelakuak

 zail dira billatzen.

 Bertsolari guztien

 txapeldun izan zen.

 Ernani onetatik

 ainbat gauz on sortzen...

 ta zerura sortu zan

 Ernaniko Latsen,

 ta zerura sortu zan

 Ernaniko Latsen.

 

         Iztueta

 Txirrita zanen aitzera asko

 entzundakua nago ni!

 baņa nunbaitez, biarra latza,

 artean gazte nintzan ni.

 Zenbaitsu gusto bere bertsoaz

 eman zenbait gizoni;

 bere seaska zu izan ziņan,

 zorioneko Ernani!

 

         Zepai

 Bat eliteke oraiņ abittu

 gizon obiaren billa.

 Amaika broma eder jarria,

 leiala eta umilla.

 Nik aginduta gure Jainkuak

 ura nola etzuen illa,

 biotzetikan erregutze'iyot

 zeruan egon dedilla.

 

         Uranga

 Txirrita zana nola il zen

 Ernani ontan sortuta,

 Jaunan graziyan gaurko egunez

 dago zeruan sartuta.

 Gizarajua zenbatsu bertso

 eder, goxo, kantatuta...

 Gu ezkerade ezertxo ere

 zurekin konparatuta.

 

         Lexoti

 Txirrita zana plaza askotan

 len eman zuen pausua...

 Gu bertsolari erdiak gera

 ua zen berriz osua.

 Eozin tokitan kantatzeko're

 ain gizon kurajetsua.

 Erri ontako semia izan zen

 bertsolariyen maisua.

 

         Garmendia

 Txirrita zanak korrittuko zun

 ainbat erri eta plaza;

 ainbat ertenda sagardotegin

 gero igual denpora pasa.

 Euskaldun onak maiteko zuen

 aren bertsozko jolasa...

 baiņan arek zun ofiziyuak

 oraindik ba-du arnasa.

 

 


inprimatu