Elizea
Karol Wojtyla
Ormea
Orma bat.
Orma baten pusketa.
Zutoin lauek gora deznitxoetatik,
egarberak, santu sendoak
euren ibil-gura mundu zear baretzen,
egin bat opa dabe, Talud aundia,
liburuetatik urtena,
zabalik oneik, eta arrakaltzen gaitue.
Goi gaiņak ez dabe zapaltzen orma au,
ez ditu pisutzen urrun bizi diranen lepo gain biziak
euren biotz nekatuen gelatxoetan,
Ezta ez dau pisatzen orain biratzen dauan lurraren leza au,
eta olan izango da beti, amaren bularretik / gizona jaio ta iiten dalarik.
Lezea
Lezeak lezeari dei
Zuk ikusten dozu aize-boladak
apurtzen diran usgune bat bezela,
urrutiko aitz gaiņean garauak lez
dirdir dagie zidarrezko kristal pikorrak.
Lenengo aldiz eskatzen dautzut,
zuk beste Lexara bear dozu begitu,
zeure begietan ixiotzen danera.
Gizon bakotxak bere begien
barruan daroa, eta danen artean
lekutik bera kendu ta bidekatu daroe
itxas-untzi bat lez sorbeldetan.
Mugimendu izugarri onetan
ez dago ezer au desegin daikenik,
luma batez bezela zeure ikurra
zoazala idatziz eraiņu bakotzez
zeure begi edeglakaz.
Zuk inguruz esitu arren,
ez uste izan zugan ez dagoanik Lezea.
Aren argi-dirdira zuk zeure begiz
Untzia itsatsiz doatzu,
saminkor, zeure lepoan.
Eta bera zeure aragian dozula
gizaseme bakotxaren Izateak lez
bultz daragiozu Lezeari.
Beltz bat
Zugan nik begiratzen
dot, ene anai, azkenbako lurraldea,
berton irrekaztoek beingoan gelditzen dira,
bertan dagi eguzkiak bere zer guztia, bere altxorra,
burdiņezkoa, gorputza balitz lez laba barruan.
Zugan dardar dagi nire adimenak
zure metalean
Nire adimena era askotako ozkadurakaz,
balantzaka dabil
egiaz guzurretik aldenduz
Pez aundla bai balantza berak
irudiak negurtzea
neure begietan eta zeureetan dizdiz dagienak
bizitza bardiņaren izate bardiņaren
uneak legez alkartuak.
Zola
Gure oiņak emen zapaltzen dabe
jaioten diran lurra,
ormak eta zutoiņak.
Euren artean galtzen ez ba zara,
eta batasuna aurkitzeko bide ba dagizu,
eta esan-naia, Zolak zuzentzen
zaitulako da.
Zolak ez ditu bakarrik
etxe barri batzuk alkartzen,
baita gure artean dagozan usguneak be
geure auleri eta utsak jakiņik gabiltzazanak.
Zu zara Arria,
zu zara Zola beste batzuk be ibillia.
Aurrera doaz elburua jakiteke,
eldu nai dabe zuk daroazuzan lekura
usguneak alkarturik
pentsamentuak dardar-azoten dauazan begirunez.
Pedro (Arria) zara,
artaldea doan arkaitzak lez oinkadak zaintzen dabezana.
Arkaitz da Zola au,
jauretxe ikaragarri batena.
Eta gurutzea da janari.
Kripta
Jatsiz goaz, iges goaz
Zolatik, an geratzen dira
gure oinkadak.
Zulatzen dogu arkaitza
gizona aurkitzeko.
Ainbat ardiren apatxez
zauritua dago.
Ez ekien ardiak
nor zapaltzen eben.
Desagertzen dan gizona
ala iņoiz desagertzen ez dan Gizona.
Kriptak esan leiskizu
mundu osoa lotu eta banatzen dauanak.
Gudari-talde eskerga batek lez,
nekatu arren, amor emoten ez dauanak.
Eta, alan be, danak
jagiten dira, nekeak ez daroaz illobira,
ezta zaarrak be, oneik orobat, miņak narras,
euren joko-lekura doaz aringa.
Euren laiņozko begiz, gazteak lez ikusten dabe.
Beste mundu bat datorke
euron gorputz eta arimen bidez,
bizitzearen barna,
eriotzaz emoten doazanak,
pozikan emon be.
Txiro eta billois geratuko gara,
kristala legez, diztikor,
isla ezeze ebagi be egiten dabenak.
Eta ebagitako mundua
zigorka alkartuko dira kontzientziak,
eta jauretxe au euren sutondo biurtu eben.
Ebanjelioa
Egiak ez dau ixuritzen eriorik zaurietan
errea alderatzeko,
ez zaiakoz leporatzen gero kale-zear doan asto bati
egiak jakin bear dau mln egln eta ezkutatzen.
Buruko gogoetan zoliagoak dira
gizasemeengan zerbait makur-azten danean;
danak dabiltz billa zelan artez jarri
aurrekaldea ez, baiņa azpi sakona,
azpia baiņo, untziari oņatuak lez gogor dagiona.
Egiak jaso oi dau gizona,
Gizona bera jagiten ez bada,
orduan etxe eregiak pisu bikotxez zapaltzen,
eta au danok sentidu oi dogu geure gauza lez
bide egiņaz aurkitu doguzan kalez gabiltzala,
Astoak garoazenez,
(kale orreitan egia
gitxituz ala geituz ete doa?)
aurrera daroaguz begiak trankil,
ziuak ez gaitu arrapatzen.
Iturriak eta eskuak
Aintxiņa esandako itzak eutsita bizi gara,
eta euretan ezer aldatu ez dadin
kantu aundiz bir-esaten daguz.
Ori bakarrik?
Ba-dira esku ikusi-eziņak
guri laguntzen dauskuenak untzian erramuka,
untzia eroanez istoriaren ildo kulunkatsuz,
azpi-arriz beteriko istoria zakarrean zear.
Naiko al da iturri baten sartzea
ikusten ez diran Eskuak billatu barik?
Uri biak (Azkena)
Uri bietatik bakotxa
biotzetik biotzera
aldatu leiken oso bat dozu.
Biotz bakotxetik bizi bear dabe,
Iņor be ezin leike bizi, bat naiz bestean ezik,
eztabaidaz jokatu genduan ordu luzeetan,
eta irugarren uriko argiak dakusguz sartzaldean,
egunaren gantzuz eder-apaņaren agertzen jakuna.
(1962)