inprimatu
Arrobia
Izenburua:
Arrobia
Sinadura:
Karol Wojtila
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago

Wojtila, Karol

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1987-1990
Orrialdea:
158-163

Arrobia

 

Karol Wojtyla

euskaratzailea: Aita Onaindia

 

I

Gaia

 

                               1

 

 Entzun ondo, entzun mailluaren kolpeak,

 astiņa, erritmua. Otsak uzten dizu

 indarra sentitzea barne, kolpearen indarra.

 Entzun ondo, entzun, tximist-zirrara,

 arriak ere zatitzen ditun ibai sarkorrarena,

 eta nerekin duzu ulertuko lanaren aunditasuna,

 oso-osoa, ondo egiņa gizonaren aunditasuna dala.

 

 Esku babatua, zauri zaardunekin,

 bere gurari mukerra mailluan du luzecazten

 pentsamentuak ditula askapenak aurkitzen

 zapart dagian arrian, amore dagian arrian.

 Ez duzu indarrik arrian gizona kentzen ba'duzu,

 zain aundia zartadan, odol mugikorrarena,

 bertan ebakitzen ba'duzu eta ezin-bestezko lekuan.

 

 Billa ezazu maitasuna sumiņean, sukarrez ixiotuan,

 arnasan sartua ibai lasterrean aizea bezela,

 ariak ebaki arteiņo aoaren otsik irten gabean.

 Gero andik dabiltzenak etxean sartuko dira,

 deslai ta izutuak eta norbaitek dioke aopeko

 Etzuen iņork esango, gizaseme sendoa bai zan!

 

 Eta zuk ez izan beldurrik. Gizatiar egotekoak

 ertz oso zabaldun asko batetik zear doazkizu.

 Oro dator urrundik, oro dijoa aurrerantza.

 Gertatzen dan zer orotan zuk begira beti

 maillu-kolpe neurrituan datorkizun Arengan.

 

                               2

 

 Ur-laster apalak daramazki errizko mokor gizenak,

 tximist-ari bat txibita lez ezkutuan ozka duela.

 Ongi dakite arriak bat-bateko zauzkada,

 bere betiko xalotasuna pirrintaka arrailduz.

 Baiņa ez, ez da tximist-indarra indar askatzen,

 bortxa ori eskuan tinko daukana baizik:

 gizon bat da, langille bat.

 

                               3

 

 Eskuak biotzaren lurraldeak dira, urratuak noski

 mendi-lepoak bezela ur-laster illunakin.

 Gizonak eskuak ditu zabaltzen pozik dagoanean

 eta esku-arre irikietan dakus eginda lana.

 Jendea, beraz, uragatik, joan diteke trankil.

 

 Lurraldeak dira eskuek. Bat-batez ebaki ezkero,

 zauri irikietatik aske dijoa oiņazea.

 Gizonak baiņa ez du pentsatzen, ez du pentsatzen doņazean,

 oinazean bakarrik ez bait dago aunditasunaren izpirik.

 Gizonak ez daki bere aunditasunaren izenik.

 

                               4

 

 Mailluak astun dagizan eskuetaz gaiņera,

 bizkar-aldea zeintzen duan giar-soskoz gaiņ,

 pentsamentuak berak barrentzen du lanean

 eta tximurtzen duen kopetan aztama ta ildoa uzten.

 

 Ta olan unetxo baten argintza gotikua da,

 goitik be era neurtua, begi aurretik doana.

 Iduri bakarrik ez da jada Jainko ta arri artean,

 aunditasunera epaitua ta okerrera makurtua.

 

II

Goi-arnasa

 

                               1

 

 Barne emetzen da lana, kanpotik da tolesgetzen

 eskua uts-gunean, aidera doa ats-bafada...

 naimenak soiņu dagi, arrian ezkila dalarik,

 eta ideiak nai seguru baten jotzen baldin badu,

 eskuak tinko irixten dira gorenengo me-zerrendara.

 

 Ideia seguruz, begi ziur eskierrez

 esku zabalak salneurria ordaindu bear dute.

 Arriak gizonari bere indar-ala dio ematen.

 Lanean gizonak apalkiro du umotu-azten,

 lanak goi-arnasten du egite oso zailletarako.

 

 Nai-izatea ta ideia lanaz dira azi-azten.

 Lagintza aundia da egiten, asko dira deituak.

 Mailluen soiņuan entzun-azi daiteke maitasuna.

 Gure seme-alabak abestuko ŦLan aundi-aundia

 egin zuten gure asabak azkeneraiņo lan egiņikŧ.

 

                               2

 

 Goi-argia ezta itzaltzen gizonaren eskuetan;

 aren biotzak goi-arnasten du arriaren mundua.

 Arrian dakusagu gizonak bururatu duena

 eta bertan ikusten dugu oreka gorenena

 sumiņa bide maitasunez atzeman oi dana.

 

 Gure urratsak dituzte bultzatzen sumiņak eta maiteak.

 Ez bata ez bestea ez dira egungo aitu ta ondartzen.

 Beroaren indarrean, bularraren su-garrean,

 jaio ta janaritzen dira, elkarri saka eragiņik

 egintzan eta ideian araztun urtuaren gisan.

 

 Zuk nai ba'duzu gizonaren jabetzan sartu,

 indar biak bear dituzu irabia zeure izketan

 itz lau-lauz ezin-aldatuzko gogor egiņik

 maitasunaren eta sumiņaren tenkera indartsuari.

 Olan etzaitu iņork gizonagandik urrun al izango.

 

III

Eskuak ematea

 

 Dizditsua ola, zugatzaren gordintasuneean,

 zure besoetan dago langintza latzerako.

 Besoaren atezua bameraiņo guztiz sartu

 ta zeugan gauzak urtzen Bittugandik egiņa.

 

 Begiak abailduta, betzurdak zorrozturik,

 arriak geztaratuak. Ikusten ez den zaaro batek

 ormak ditu zigortzen, tximist-ari bizkorra,

 Eta eguzkia, uztailleko eguzkia: su zuri arrian.

 

 Nire eskuak al dira, ebakirik, argi dagienak

 bultzi-oiņetan, pikaetan eta sere-eragozkietan?

 Biotzarenak geien bat izanik ere, biotzak ez du

 iņoiz madarikatzen, ezpaiņak ola ba'dagite ere.

 

 Nolako taiu arrigarriak, itxura ez erarik gabe!

 Lanerako eskuak, gurutzerako eskuak!

 Sare ostean, bultzi-bidean, pikotxak daude botata.

 

 Zuro arriskutsuak daude aitzetan. Alde eizu.

 Pilarak erausten ditu ur-lasterrak.

 Gazteak bidea egin nai dute. Eta bideak oro

 nire bularreraiņo irixten. Aitzak parkatu ote?

 

 Mundu bat daukate oso eskuak ore kan.

 Lertze berri bat eta eskuak berriz alkar

 aldiz jeikitzen dira orma gaiņetik.

 —Aur bat, ajola gabe, an urbil dabil korrika.

 

 Baiņa zuk bakarrik gaiņ daukazun oreka guztia

 orain dago txit urbil eta bertatik alderatzen.

 Makurtu egin bear da eta zutitu atergabe.

 (Aurra sen-gutxiko dozu, ara ta ona dabil unero)

 

 Berriz ere ixillak artzen faitu, biltzen gaitu.

 Bertan sartzen danak soilki bere burua idoroko.

 Atean gelditzen danak, naizta itxurapen itxura,

 ez du ezertan esku artzen mudnuko gauzetan.

 

IV

Lankide baten oroitzaz

 

                                   1

 Ez zegoen bakarrik. Denak zekusaten aren soin-giarra

 maillua jasotzen zuenean biotz-pilpil kementsuz,

 sendo beea bere oin-azpi, dana tinko ta gotor.

 Arri bat jaiki zan eta lokuna zuen zartatu

 eta giza-biotz baten sabel-zorroak ler egin zuen.

 

                                   2

 Jaso zuten gorpua, ixillik zijoazten aurreragotuz.

 

                                   3

 Buruz-bera, iraiņa zuten agert-azten guztiak.

 Txartes arreak zekarzkiten eta oski lupeztuak.

 Beretako bat erortzean dagitena egiten zuten.

 

                                   4

 Aitu zen beren aldia. Ordu-orratza, bat-batez,

 atzerantz jausi zan zakar, utsean egokiturik.

 Gizonaren barreneraiņo sartu zan arria

 eta onartu bait zuen, gizona arri egin zen.

 

                                   5

 Nork jasoko du arlosa? Eta nork pentsamentua

 lokunetan, latsuna aiņa zartatuetan esnatuko?

 Zelaian jartzen dute, arri-kaskarrean datza.

 Zizpuruka dator emaztea, semea eskolatik.

 

                                   6

 Arenetik bakar sumiņa geldituko da bestetan?

 Ez zijoan arengan elduz maitasunez eta egiz?

 Ondoren datoztenak, arengandik artuko ote

 aren izate gabe, izate bakarra, bere-bera?

 

                                   7

 Bultzi-orgak lorakin. Eta lanera berriz ere.

 Tximist-ariak ostera ere saltarazten ditu arriak,

 Gizon orrek eraman zuen munduaren egitura.

 Sumiņaren sua beti gainditzen du maitasunak.

 

 


inprimatu